ezbeharra
19 urteko gazte bat zendu da Getarian, motorrarekin istripua izanda
Kazeta.info-k azaldu zuenez, Getarian bizi zen 19 urteko neska baten gorpua atzeman zuten goizeko bostak aldera. Autoan pasatzen zen gidari batek ikusi eta larrialdietara deitu zuen. Dirudienez, istripua izan zen; gazteak motorraren kontrola galdu ondoren segurtasun hesiaren kontra jo zuen. «Sud Ouest» kazetak ezagutarazi zuenaren arabera, Ahetzeko bidearen bidegurutzearen ondoan den aldapan topatu zuten. Donibane Lohizunetik etxerako bidean zen gazte getariarra.