GARA > Idatzia > Euskal Herria

Etxebizitza

Auto karabana geldoa eginen da bihar, Mauletik Donibane Lohizuneraino

Mauleko plazan arratsaldeko ordu bietan emana du hitzordua biharko Lurra eta etxebizitza kolektiboak, Donibane Lohizuneraino auto karabana geldoa abiatzeko. Ekintzaren bidez, Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren egoeraz ohartarazteaz gain, bereziki, hiru herrialdeetan 43.882 etxe huts eta bigarren etxebizitza daudela salatu nahi dute. «Euskal Herria ez da salgai!» leloarekin Donapaleu, Baigorri, Kanbo eta Biarritz zeharkatuko dituzte Donibane Lohizuneraino.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo