BERMEO
Portuko aparkalekuak kobratzeko Lakuaren neurria gaitzetsi du Udalak
Idurre Bideguren Bermeoko alkateak adierazi zuenez, portuko aparkalekuak kobratzeko erabakia Lakuako Gobernuarena izanda ere, herriko EAJk Udal Gobernuaren «kontra erabiltzen du, partidismoa eginez». Prentsaurreko batean nabarmendu zuenez, «Eusko Jaurlaritzak neurri hau ezarri du Bermeoko herria kontuan hartu gabe eta Udalari jakinarazi gabe». Alkateak berak «kalean» izan du kontuaren berri. Esan zuenez, inprobisazioa izugarria da eta oraindik ez dago argi nola funtzionatuko duten aparkalekuek. Udala «hanka sartze» hau konpontzeko lanean ari dela ziurtatu zuen.