Zesta punta
Izar distiratsurik gabeko uda
Goikoetxeak eta Imanolek, azken urteetako puntistarik onenek, ez dute Euskal Herrian partidarik jokatuko.
Jon ORMAZABAL
Inork imajina al dezake Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok partidarik jokatu gabeko udarik? Ba, aldeak alde, horixe da, norbaitek azken unean konpontzen ez badu behintzat, aspalditik gainbeheran dagoen zesta puntan gertatuko dena. Zalantza gutxi dago Iñaki Osa Goikoetxea eta Imanol Lopez zumaiarrak direla azken urteetako bi puntistarik onenak eta ez batak ez besteak ez dute gurean, ohikoa zen bezala, partidarik jokatuko aurtengo udan.
Hutsune hauek anekdotatik askoz harago doaz eta kirol honek gaur egun bizi duen egitura eta egutegi faltaren adierazle bikainak dira. GARAk buruz buruko txapela hamar aldiz irabazi duen Iñaki Osa Goikoetxearekin egoteko aukera izan zuen atzo, eta aurtengo uda «oporretarako» erabili beharko duela argitu zigun, ez baitu kontraturik sinatu uztail eta abuztuan Euskal Herrian jokatzeko. Gauzak okertzen ez badira, Markinan karmenetan partida bat jokatuko du, bertako eskolak antolatuta, baina abuztuan, bere oporraldia amaituta, Miamira itzuli beharko du, bertan baitu bizibidea aurrelari zumaiarrak. Imanol Lopez herrikidearen kasua ere oso antzekoa omen da.
Mundialik gabe
Markinako jaialdi honetaz gain, Donibane Lohizune, Biarritz, Hondarribia eta beste toki batzuetan izaten direnekin batera, Pilotarien Biltzarrak antolatu ohi dituen Munduko Txapelketak izaten dira kirol honi ikusgarritasun pixka bat ematen dioten txapelketak, baina aurtengoan hauetatik kanpo geratu dira titulu gehienak irabazi dituzten bi pilotariak, eta ez jokatzeari uko egin diotelako.
Epez berandu samar izan zen arren, Goikoetxeak onartu zuen, egunkari honetan bertan Kontseilutik esan zen bezala, Munduko Txapelketa jokatzeko gonbidapena jaso zutela; «baina ezin gara Euskal Herrira dirua galtzera etorri», aitortu du. Gauza da, lehiaketa hau gustukoa izan arren -«gainera aspaldiko joko boladarik onenetako batean nagoela uste dut»-, gonbidapen horretan antolatzaileak berak jarritako baldintzen artean, parte hartuko duten pilotari guztiek enpresaren batekin kontratua izan behar dutela agertzen dela eta Goikoetxeak eta Imanolek ez dutela inolako eskaintzarik jaso Euskal Herrian jokatzeko. Iaz Jai Aliverekin aritu ziren, baina aurten ez omen dute inolako deirik jaso. Gauzak horrela, Kontseilua bera saiatu zen eskaintza bat egiten, baina ez da akordiorik izan eta azkenaldiko puntistarik onenak kanpoan geratu dira.
Kirolarien esanetan, arazo nagusia partida kopuruan datza. Erakundeak berak antolatutako txapelketakoak baino ezin ditu bermatu, kasurik onenean zortzi bat, binakakoa eta buruz burukoa kontuan hartuta, eta horiek horrela, abuztuan Miamira itzultzea erabaki dute, bertan partidak bermatuta baitituzte lehen egunetik.
Abuztuan bertan, ba omen dago, Nazioarteko Federazioak antolatuta, beste munduko txapelketa edo lehiaketa handi bat antolatzeko asmoa, baina hemen ere, gauzak asko aldatu ezean behintzat, ez ditugu bi zumaiarrak jokatzen ikusiko eta hau ere hanka-motz geratuko da.
Gauzak horrela, badirudi AEBetan jokatzen diharduten pilotariek maiatzean sinatutako manifestuak ez dituela, inondik inora, bere helburuak bete. Orduan egindako aldarrikapen guztiek bete gabe jarraitzen dute-eta. IJAPAren -bertako pilotariak batzen dituen elkartea- babespean, ehun pilotarik zenbait eskakizun egin zituzten, kirol honen etorkizuna bermatze aldera. Eskakizunen artean ziren kalitatezko txapelketak jokatzea, lehiaketa horietan pilotari ororen parte-hartzea bermatzea, urte osorako nazioarteko egutegi bat osatzea... hau da, zesta-puntaren alde indarrak batzea, baina oraingoz behintzat hori guztia oso urrun dagoen ametsa dela dirudi.
Galarreta-Hernani
Etxabe II-Labaka 35 / Juanenea-Larrañaga 18; Urriza-Ion 40 / Juaristi-San Miguel 28; Endika-Agirrezabala 40 / Urtasun-Olazar 29; Matxin III 17 / Etxeberria IV 30
Antigua-Donostia
Jubenilak: Bakaikoa-Medina 16 / Labaka-X. Imaz 22; Nagusiak: Artola-Tolosa 22 / Ojuel-Gorrotxategi 9.
Najera (20.30)
Rico IV-Aretxabaleta / Victor-Untoria.
Jostaldi-Hondarribia (20.00)
Egiguren II-Konpa / Korta-Enbil; Binakako txapelketa: Aritz Erkiaga-Txasio / Olharan-Erkiaga II
Tornosolo-Abadiño (19.00)
Euskadiko Elite txapelketako finalerdiak trinketean: Uriarte-Iriarte / Santesteban-Gereñu; Gonzalez-Etxebarria / Gandiaga-Ugarte.
Olazar-Zaldibar (21.30)
San Andres jaiak, Lau eta Erdian: Dorronsoro / Urretabizkaia; Azpiri-Galarza / Yoldi-Arratibel.
Aritz Erkiaga, que sí estará en el campeonato de parejas que arranca hoy en Hondarribia, ha conseguido colarse en la fiesta de Goikoetxea -campeón individual- y López -mejor zaguero y más victorias- en la recién concluida temporada de invierno de Miami.
El zaguero zumaiarra Imanol López ha ganado el título de Most Wins o Máximo ganador de Quinielas (181 triunfos), muy por delante de Iñaki Osa Goikoetxea y Aritz Erkiaga, quienes han terminado compartiendo la segunda plaza con 160 quinielas ganadas en los últimos seis meses. La clasificación del Most Wins recoge todas las quinielas jugadas durante la temporada por los 36 pelotaris del frontón.
En cuanto al Campeonato Individual, el también zumaiarra Goikoetxea ha vuelto a imponer su dominio. El mano a mano es la especialidad donde Goiko no deja opción a sus rivales.
Dónde ha habido más tensión y rivalidad ha sido en la batalla por ser el mejor delantero en parejas, donde Aritz Erkiaga ha superado a Goikoetxea tras una dura batalla. GARA
Erkiaga-Txasio eta Olharan-Erkiaga II.aren arteko partidak emango dio hasiera Jostaldi pilotalekuan MPBaren Binakako txapelketari. Aspaldian Euskal Herrian jokatu ez duten bi atzelarien arteko lehiak baldintzatuko du neurketa.