GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mosaiko erraldoia egingo dute igandean Zarauzko Munoan, EHEk deituta

GARA | ZARAUTZ

Zarauzkoak bezala Hego Euskal Herriko hamarnaka udalerrik onartutako hizkuntza irizpideei babesa erakutsi asmoz, mosaiko erraldoia osatuko dute igande honetan Zarauzko Munoa plazan, Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) deituta. Ekimen «eraikitzailea eta parte hartzailea» izango dela aurreratu zuten atzo egin zuten agerraldian eta, 11.00etan osatuko den mosaikoaren ondoren, kalejiran udaletxe aurrera joango direla azaldu zuten, bertan hamaiketakoa egin asmoz.

Ekimen honekin, hizkuntza irizpideak jarri dituzten udalei babesa erakusteaz gain, EAEn Estatu espainolaren ordezkari den Carlos Urquijoren eta Estatuko abokatuaren jarrera «itxi eta zapaltzailea» salatuko dute. Era berean, euskaraz bizitzen jarraitzeko eta Euskal Herri euskaldunaren alde borrokan jarraitzeko konpromisoa berresten dutela adierazi zuten EHEko kideek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo