GARA > Idatzia > Euskal Herria

Angeluko ehiztari bat hil da Arbonako usategi batetik erorita

GARA | ARBONA

Angeluko 75 urteko ehiztari bat zendu zen atzo goizean Arbonan. Goizeko 9.30 aldera erori zen Arbona eta Ahetze arteko mugan den usategi batetik. Beste lau lagunekin ehizatzen ari zelarik 16 metroko altueratik erori zen.

Berehala bertara hurbildu ziren Uztaritzeko jendarmeak eta ikerketa egiten ari dira zein arrazoigatik erori zen aztertzeko. France Bleu irratiak jakitera eman duenaren arabera, istripu bat izan delako hipotesia lehenetsi dute indar polizialek. 11.30 aldera eraman zuten gorpua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo