GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-24
ETAren ekintza armatuen etenaldia: iritziak
LAB: «Tsunami soziala behar da aukera hau bideratzeko»
LABek ere pozik hartu zuen atzo ETA erakundearen erabakia, eta prozesu demokratiko bat irekitzearren ekarpen garrantzitsua dela nabarmendu zuen. Gizartearen mobilizazioa orain ezinbestekoa dela adierazi zuen, eta bide horretan sindikatu abertzaleko afiliatu eta, oro har, euskal langile guztiei parte hartzeko deia egin zien.

DONOSTIA

Euskadi Ta Askatasunak ekintza armatuen etenaldi iraunkorra iragarri eta biharamunean, LAB sindikatu abertzaleko Nazio Batzordeak erakunde armatuak hartu berri duen «garrantzi handiko erabakia» haus- nartu zuen. Gainera, haren irakurketa plazaratu zuen jarraian egindako agerraldian. Erabakia «ekarpen handia» dela esateaz gain, konponbide demokratikoaren alde euskal gizartea mobilizatzea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen sindikatuak.

LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek hartu zuen hitza ETAren erabakiaren gainean sindikatu abertzaleak egindako irakurketa plazaratzeko. Diezen esanetan, ETAk iragarritako etenaldi iraunkorra ekarpen handia izan daiteke bake eta irtenbide demokratikoak lortze aldera prozesua eraikitzeko.

Hala ere, oso argi adierazi zuen Rafa Diezek: «Su-eten iraunkor hau ez da bakea. Bakeak beste gauza bat izan behar du euskal gizarteari begira. Bakea herritar guztien eskubi- deak bermatuz eraiki behar dugu, Euskal Herriko gizartearen hitza eta erabakia errespetatuz. Hori da bakea». Eta, alde horretatik, «prozesu demokratiko bat» lortzeko, ETAren erabakia ekarpen handia dela berretsi zuen LABeko idazkari nagusiak Donostian.

Bigarrenik, ezker abertzalearen urteetako borrokaz hitz egin zuen, eta hura egungo egoera politiko honetara iristeko «herri honi dagozkion eskubideen alde borrokan» milaka lagun aritu direlako izan dela adierazi zuen Rafa Diezek. Alde horretatik, orain 30 urte «trantsizioa deiturikoan», Euskal Herriari konponbide demokratikoa «ukatu» ziotela salatu zuen Diezek. «Orain, berriz ere eutsi beharko zaio elkarrizketa eta negoziazio prozesu baten bidez, benetan herri honek trantsizio nazional eta demokratiko bat izan dezan», adierazi zuen.

Eragileen erantzukizun handia

Hirugarrenik, PSOEren eta UMPren gobernuei zuzendu zitzaien LAB. Hain zuzen, orain, irtenbide demokratikorako Gobernu espainolak eta frantsesak eman beharreko pausoak zein izango ote diren galdegin zien biei. Hala ere, horretarako «gauza asko eta inertzia asko desaktibatu» behar dituztela nabarmendu zuen, hala nola, errepresioari egozten zaizkion mekanismo eta indarrak.

Hitzetatik ekintzetara igarotzeko unea dela gogorarazi zien Diezek Gobernu espainolari eta frantsesari jarraian, eta bide horretan «gako saihetsezin» bat dagoela gogorarazi zien: «Gako hori Euskal Herriko herritarron hitza eta erabakia errespetatzeko prest egotea da».

Alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialek gaur egun duten erantzukizun handia ere nabarmendu zuen segidan. «Prozesu demokratikoa guzatzeko behar diren baldintzak eta indarrak bideratzeko izugarrizko lana daukagu», adierazi zuen Rafa Diezek. Agertoki berri ho- netan eragile guztien ekarpenak ezinbestekoak direla ere esan zuen LABeko idazkari nagusiak. «Guk beti esan dugun bezala, politikan eta ekonomian gure herriarentzat egin dezakegun inbertsiorik onena bakerantz eta irtenbide demokratikoetarantz bidea egitea da», adierazi zuen.

Eta bide hori egitearren, gizartea mobilizatzea ezinbestekotzat jo zuen LABek, bere aburuz, gizarteak izan behar baitu «prozesua blindatzeko eragile eta bermatzaile nagusia». «Tsunami sozial bat sortu behar da abiatutako aukera politikoa bideratzeko», esan zuen Diezek birritan, eta bihar Iruñean izango den manifestazioan eta datorren apirilaren 1ean Bilbokoan parte hartzera dei egin zuen.



Dei berezia egin die Batasunak UMP, UDF, PS, PC, LCR eta Berdeak alderdiei
Maria AIZPURUA

BAIONA

Batasunak dei berezia egin die esparru ez abertzaleko UMP, UDF, PS, PC, LCR eta Berdeak alderdiei «abiatzear dagoen prozesu demokrati- koan» murgil daitezen.

Abian jarriko duten mahai politikoan eztabaidatuko eta hartuko dituzten erabakien inguruan adostasun ahalik eta zabalena lortzeko, indar guzti-guztiak egoteak berebiziko garrantzia duela nabarmendu zuten, atzo, Baionan, Jean-Claude Agerrek eta Xabi Larraldek. Horiekin batera Aurore Martin, Maite Goienetxe eta Aizpea Abrisketa mahaikideek ere parte hartu zuten ETAk iragarritako su-etena aztertzeko egindako agerraldian.

Estatu frantseseko agintariek ETAren iragarpenak «itxaropena eragin» diela azaldu dutenez gero, bai PSOEri bai UMP Parisko gobernuaren buruan dagoenari arduraz jokatzeko eta beren erantzukizunei aurre egiteko eskatu zien Batasunak.

Prozesu «nazionala»

Hain zuzen ere, agintariok Estatu frantsesak prozesuarekin zer ikusirik ez duela sarri aipatzen badute ere, Batasunaren ustean, begi bistakoa da prozesua nazionala dela eta Estatu fran- tsesa ez bada bertan inplikatzen Euskal Herrian ez dela behin betiko irtenbiderik lortuko. Gainera, indar abertzalearen ustez, duela egun batzuk, «justu Lehen Lanaldiko Kontratua dela-eta Estatuan dagoen krisiaren erdi-erdian», Dominique de Villepin lehen ministroa Rodriguez Zapaterorengana joan izanak arazoan zenbaterainoko lotura duen agerian uzten du.

Kazetariek egindako galderei erantzunez, Xabi Larraldek gogorarazi zuen «sentsibilitate politiko guztiei, frantses esparrukoei barne», Oinarrizko Hitzarmen De- mokratikoa aurkezteko harremanak izan direla eta Batasunak berak ere harremanak izan badituela «hainbat indar eta eragilerekin, baita Parisen ere».

Mahakideak berriro nabarmendu zuen ETAren iragarpenaren jasole nagusia euskal gizartea bera dela eta, horrenbestez, berak izan behar duela gidaritza nagusia akordioa lortzeko xedearekin abiatuko den negoziazio prozesuan.

Larraldek prozesu demokratikoa bultzatzeko Batasunaren engaiamendua berretsi zuen eta dei egin zien euskal herritarrei beste horrenbeste egin dezaten, ondorengo egunotan ­Iruñean, datorren larunbatean eta Bilbon apirilaren 1ean­ helburu horrekin izango diren mobilizazioetan parte hartuta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Del titular grueso a la letra pequeña
Euskal Herria
«Estamos al inicio de un camino que sigue necesitando compromisos»
Euskal Herria
El juez cita el miércoles a Otegi, para quien el fiscal mantiene su petición
Euskal Herria
«Ahora nos toca trabajar a nosotros, no podemos dejárselo a los políticos»
Kultura
Fallece el realizador Eloy de la Iglesia en un hospital de Madrid
Kirolak
Bakero toma el relevo de Arkonada
Euskal Herria
La Unión Europea da su respaldo a Zapatero para «buscar una solución al largo conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea