GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-03-24
- Urrezko Aizkora
Leioan eta Asteasun hiruna kanporaketa izango dira
·Helduen lau norgehiagoka ikusi ahal izango dira, eta gazteenak, berriz, bi

DONOSTIA

Urrezko Aizkorak lau kanporaketa izango ditu asteburuan. Helduen mailan lau izango dira, eta bi gazteetan. Bi saioetan banatuta jokatuko dira, eta biak bihar izango dira. Arratsaldean, 17.00etan hasita, Leioan izango dira, eta 23.00etan, berriz, Asteasun.

Leioan, Lasa Senosiain I.aren aurka neurtuko da, eta Mugertza Vicenteren aurka. Lasak orain arte oso lan ona egin du, eta ezusteak ere eman ditu Lopez eta Erdozia menperatuta, baina ez du lan samurra izango Senosiain I.arekin. Olaguekoarentzat primerako lana da oraingo hau, Binakako Txapelketan erakutsi zuen moduan. Hala ere, saio estua izan daiteke.

Mugertza eta Vicenteren arteko dema ere lehiatua iragartzen da, baina gauzak normal joanda, mutrikuarrak izan beharko luke faborito. Txarrena egin du, lehen kanporaketa gainditzea, beti izaten baita arriskutsua hasierako saioa. Hala ere, tentuz ibili beharko du Vicenterekin, Otsagabiakoarentzat ez baita lan txarra.

Gazteetan, Ohian Larretxea eta Gorriti III.a neurtuko dira. Adin horietan, urte bat edo biko aldea egonez gero, alde handia izaten baita, eta Gorriti adinez helduagoa da; hor egon daiteke gakoa.

Asteasuko jaialdiak ere ikusmin handia piztu du. Alde batetik, Etxebeste eta Rekondo neurtuko dira. Igeldokoa da faborito, baina adi ibili beharko du leitzarrarekin. 20 urteko gazte horrek joan den astean Barberena menderatu zuen, eta ezuste galanta eman zuen. Berak galtzeko ez dauka ezer, egin beharrekoa eginda baitago, baina bigarren ezustea emateko ere prest dago.

Bigarren saioa, berriz, Otaño eta Txapartegiren arteko dema izango da. Ibarrako aizkolaria oso ongi dago, orain arte erakutsi duen moduan. Lasarekin batera, Olasagastiren aurka neurtzeko bi aste besterik ez zaizkio geratzen, eta ongi dago; garbi dago ezeren okerrik ez duela bere lana ongi egingo duela.

Luix Txapartegi ere maila handiko aizkolaria da, eta Urrezko Aizkorako lan hau ez da txarra. Zutik ere ongi moldatu zen Binakakoan, eta bera aterako da faborito, bera baita Lehen Mailako aizkolaria. Hala ere, gauzak pare samarrean egon daitezke, Otaño apustua prestatzen ari da, eta oso ongi prestatuta dago.

Gazteen deman, Garikoitz Laretxea, Patxiren semea, eta Rodriguez II.a neurtuko dira. Joan den astean segoviarrak galdu egin zuen, baina antolatzaileek berriro ere berreskuratu egin dute. Indar askokoa da, eta lan motzean ongi moldatzen bada ere, luzera behera egiten du. Laretxea ere ongi dabilen aizkolaria da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Del titular grueso a la letra pequeña
Euskal Herria
«Estamos al inicio de un camino que sigue necesitando compromisos»
Euskal Herria
El juez cita el miércoles a Otegi, para quien el fiscal mantiene su petición
Euskal Herria
«Ahora nos toca trabajar a nosotros, no podemos dejárselo a los políticos»
Kultura
Fallece el realizador Eloy de la Iglesia en un hospital de Madrid
Kirolak
Bakero toma el relevo de Arkonada
Euskal Herria
La Unión Europea da su respaldo a Zapatero para «buscar una solución al largo conflicto»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea