GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-01
- Aizkora
Helduen bi kanporaketa jokatuko dira Zegaman

DONOSTIA

Urrezko Aizkorako bi kanporaketa jokatuko dira helduen mailan gaur gauean. 23.00etatik aurrera Zegaman izango dira pasa den larunbatean jokatutako lau kanporaketetako lau irabazleak.

Fausto Mugertza Jexuxmari Lasaren aurka neurtuko da, eta Joxe Etxebeste, berriz, Luix Txapartegiren aurka. Beraz, bi kanporaketa interesgarri bezain erakargarriak izango dira gaur gauean.

Dudarik gabe, Lasa lehiaketa honetan egiten ari den lana nabarmentzekoa da. Lehen Mailako hiru aizkolari utzi ditu jada bazterrean. Lehenengoa Lopez izan zen, nahiz eta aizkolari hori une honetan Bigarren Mailan dabilen. Gero, Erdozia, eta ondoren Senosiain izan zen. Azken hori, gainera, Binakakoan txapeldun izan zen Mindegiarekin batera, eta orain egiten ari diren lana oso egokia da beretzat, baina Olaguekoa ere kanpoan utzi zuen.

Legorretakoa, Otaño lagun duela, datorren igandean Tolosan neurtuko da Olasagastiren aurkako apustuan, eta zaleak hura ikusten jarraitzeko gogoz daude. Gaur, ordea, orain arteko kontrariorik gogorrena izango du. Euskal Herriko final nagusian dabil azkenaldian Mugertza, eta beretzat ere lan hau ez da txarra. Mutrikuarra aterako da faborito.

Etxebeste eta Txapartegiren arteko dema estua iragartzen da, eta gakoa zutikako enborrean egon daiteke. Aizarnakoak pasa den astean Otañoren aurka denbora asko pasa zuen enbor horrekin, eta, oraingoan, gainera, handiagoa izango dute, kana-erdikoa izango baita.

Hasteko, aizkolariek kana-erdikoa zutik moztu beharko dute. Hori amaitutakoan, 45 ontzakoarekin arituko dira. Gero, 60 ontzakoarekin abiadura proba izango dute, eta azkenik lau kana-erdiko moztu beharko dituzte.

Gazteek ere izango dute gaur lanean aritzeko parada. Arratsaldean, Aramaion, Ibarra auzoko plazan, Mugertza III.a eta Rodriguez II.a neurtuko dira. Gauean, Zegaman, helduekin batera neurtuko dira Gorriti III.a eta Atutxa II.a. Mugertza eta Atutxa izango dira irabazteko faboritoak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Verificar las palabras con hechos reales
Euskal Herria
Bilbo espera hoy una marea de apoyos a una solución basada en la decisión y el acuerdo
Euskal Herria
Alliot-Marie sobre los presos:«Si hay voluntad real, se podrá hablar de todo»
Euskal Herria
«Que EPPK pase a ser tratado como agente político y activo»
Euskal Herria
«No nos consta que estes libre»
Euskal Herria
Prozesuari bultzada emateko baliatu nahi du Aberri Eguna Udalbiltzak
Mundua
Londres y Dublín trazan una hoja de ruta que sigue dejando el freno en manos del DUP
Kultura
«Akademian literaturaren ordezkariak egotea ona da, hizkuntza ‘probatzen’ delako»
Ekonomia
La temporalidad marca el 92,6% de los contratos en Hego Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea