GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-01
Ikasliburuen mailegatzeak liburugintza «kinka larrian» jarriko duela salatu dute
Ikasliburuen doakotasunaren aurka ez daudela argi utzi nahi izan dute, baina hori mailegatzearen bidez eginez gero, liburugintza, eta, batez ere, euskarazkoa erabat kolpatuko duela azaldu dute. Era berean, hezkuntza komunitatean ere aldaketak eragingo dituela esan dute. Hori dela-eta, bestelako irtenbideak hartzeko eskatu diote Administrazioari.

DONOSTIA

«Ikasliburuen doakotasuna mailegatzearen bidez aplikatzeak liburugintza sektorea gogor kolpatuko du», hori berretsi zuten atzo egindako prentsaurrekoan liburugintzako sektoreko hainbat ordezkarik, Gasteizko Legebiltzarrean Derrigorrezko Hezkuntzako ikasliburuen doakotasunen inguruan izango den eztabaidaren harira. Besteak beste, liburu argitaratzaile, banatzaile eta ilustratzaileen ordezkariek aditzera eman zutenez, gainera, ondorio horiek liburugintza sektoreak ez ezik, ikasliburuen kontsumitzaileak eta hezkuntza komunitateak ere pairatuko ditu.

Argi utzi zuten, «derrigorrezko Hezkuntzaren doakotasuna oinarrizko eskubidea» izaki, ez daudela ikasliburuen doakotasuna aplikatzearen aurka. «Hori mailegatzearen bidez aplikatzeak sortzen digu kezka».

Euren iritziz, mailegatze bidezko doakotasunak edozein liburugintza merkatutan eragingo lituzke kalteak, baina euskarazko merkatuak dituen berezko ezaugarriengatik, are eta sakonagoak dira, euren iritziz, euskal liburugintzak pairatuko dituen ondorioak. Izan ere, jakitera eman zutenez, hezkuntza ez unibertsitarioko testu liburuek euskarazko liburu produkzioren %40 suposatzen dute, eta etekinen %70. «Euskal argitaletxeek utzi egingo diote euskarazko ikasliburuak argitaratzeari. Mailegatzeak, berez mugatua den euskarazko merkatua lau aldiz txikituko du, eta horrela, ez da errentagarritasun indizerik bermatu ahal izango», aurreratu zuten. Hain justu, proposamenak jasotzen duenaren arabera, testu liburuak lau urtez mailegatuko lirateke ikaslez ikasle.

«Guztien arazoa da»

Alde horretatik, ikaslibururik argitaratzen ez bada, sorkuntzak argia ikusteko aukerarik ez duela izango azaldu zuten. Eta ondorioz, liburu dendek eta komertzializazio sareak ere «izugarrizko jipoia» jasoko dutela uste dute. «Liburu denden urteko fakturazioaren %40 ikasliburuak izanik, sarrera hori lau aldiz murriztuta, liburu denda askok ateak ixteko arriskua dago», adierazi zuten.

Areago joan ziren liburugintzako sektoreko ordezkariak, eta eurei eragingo dizkieten kalteak ez ezik, «euskarazko ikasliburuen eskaintza urritzeak eta zer esanik ez desagertzeak» hezkuntza komunitatean aldaketak eragingo dituela adierazi zuten. «Euskal curriculumaren inguruan egiten ari den ahalegin kolektibo garrantzitsu horren garapen pragmatikoa izugarri mugatuko du ikasliburuen murrizketak», ohartarazi zuten.

Aipatu kalte horiek gerta ez daitezen, eta, aldi berean, ikasliburuen doakotasuna bermatzeko, bestelako alternatibak badirela adierazi zuen liburugintza sektoreak, eta, zentzu horretan, euren sektoreak kaltetu ez eta kontsumitzaileari zerbitzu bera eskaintzeko sistemen aldeko apustua egiteko eskatu zion Administrazioari.

Izan ere, euren esanetan, liburugintza sektorea estrategikoa eta garrantzitsua da. «Datozen belaunaldiek jasoko dituzten kultur eta hezkuntza edukiak ekoiztea eta horiei merkatuan egoteko bidea eskaintzea da gure sektorearen egitekoa, eta, beraz, herri baten garapenerako funtsezkoa den zerbitzu bat eskaintzen dugu». Zentzu horretan, Lakuari eta eragile politikoei hala aintzat har ditzaten eskatu zieten. «Zerbitzu hau ahalik eta egokiena eta kalitatezkoena izan dadin bermatu beharko genuke guzti-guztiok, ekoizle, merkaturatzaile baita Administrazioek ere», berretsi zuten. Hori horrela, Lakuako Hezkuntza Sailari eta Gasteizko Legebiltzarreko talde parlamentari guztiei, liburugintza sektoreak gai horri buruz duen zeresana aintzat hartu eta elkarrekin gaia sakon aztertzeko eta irteerak bilatzeko eskaria berretsi zuten.

Hain justu, orain egun gutxi, hirugarrenez Hezkuntza Saileko arduradunekin batu direla jakinarazi zuten. «Oraindik ere zer egingo duten ez dutela erabaki adierazi digute», aitortu zuten. Hala ere, Gasteizko Legebiltzarrean epe motzean eztabaidatuko den gaia dela adierazi zuten, eta, onartuz gero, liburuen mailegatzea heldu den irailean martxan jarriko ote den susmoa dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Verificar las palabras con hechos reales
Euskal Herria
Bilbo espera hoy una marea de apoyos a una solución basada en la decisión y el acuerdo
Euskal Herria
Alliot-Marie sobre los presos:«Si hay voluntad real, se podrá hablar de todo»
Euskal Herria
«Que EPPK pase a ser tratado como agente político y activo»
Euskal Herria
«No nos consta que estes libre»
Euskal Herria
Prozesuari bultzada emateko baliatu nahi du Aberri Eguna Udalbiltzak
Mundua
Londres y Dublín trazan una hoja de ruta que sigue dejando el freno en manos del DUP
Kultura
«Akademian literaturaren ordezkariak egotea ona da, hizkuntza ‘probatzen’ delako»
Ekonomia
La temporalidad marca el 92,6% de los contratos en Hego Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea