GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-04-20
Kontratu garrantzitsua lortu du Zuberoako enpresa batek
Enpresa ez da aspaldikoa, baina ekipo oso gaztea du. Kontratu horrek inbertsio gehiago egiteko aukera emango dio, eta, batez ere, ekoizpena beste alorretara zabaltzeko. Une hauetan hegazkingintzako industria puri-purian badago ere, zikloak izaten dituela jabetuta, taldeko jarduera askotarikotzea ezinbestekoa da enpresaburuen ustetan.

ATHARRATZE

Duela hamazazpi urte sortu zenetik izan duen eskaera handiena erdietsi du Emeca enpresa atharraztarrak. Airbus, Dassault edo Boeing hegazkinetarako lurreratze tresnak egiten dituen Biarnoko enpresa batekin (Messier-Dowty) sinatu du 11 milioi euroko kontratua, hiru urtetan zenbait atal muntatzeko pieza osagarriak eta kitak hornitzeko xedearekin.

Emeca 1989an sortu zen, eta 1998an Artzainak taldea eratu zuen beste bi enpresa zuberotarrekin batera. Egun, zortzi enpresa ditu taldeak, horietatik erdiak Zuberoan bertan. Guztira 215 langile ditu taldeak, baina Emeca da lanpostu gehien dituena, zehazki 54.

Urte hasieran sinatu duen kontratuak Emecak duen lan zamaren %50 suposatuko du. Datozen urteetarako horrek ekarriko dion segurtasunak jarduera beste esparru batzuetan garatzea ahalbidetuko diola espero du Mixel Etchebest Artzainak taldeko zuzendariak:«Fakturazio kopuru horrek ematen digun lasaitasunarekin ekoizpena askotarikotu ahal izango dugu, eta aurten bertan aeronautika departamentuan inbertsio plan bat jarriko dugu abian».

Balio erantsia emendatu

Enpresan ezarriko dituzten bitarteko eta tresna teknologiko berriekin, ekoizpena emendatzeaz gain, fabrikazioaren kalitatea hobetzea izango da planaren helburua, gisa horretan, balio erantsia bera areagotzea lortuko dutelako.

Alta, lanpostu berri gutxi sortuko direlakoan daude, «gehienez ere hamar bat» Etchebestek esan duenez. Zorroztasun handiko pieza mekanikoak egiten dituztenez, prestakuntza horren araberakoa behar dela dio, bere aldetik, Christophe Liberge ekoizpenaren arduradunak, langile adituak bilatzeko dituzten zailtasunak aipatuta:«Gure langileetako asko hemen bertan prestatzen ditugu, baina maiz guri lana ematen diguten enpresetara joaten dira, inguruan baitaude, eta soldata hobeak eskaintzen dizkiete. Ondorioz, ekipo oso gaztea dugu, eta joan-etorri handiak izaten ditugu. Horregatik, gure lehentasuna enplegu berriak sortzea baino, egun ditugun 54 langileak ‘mainatzea’ izango da, ekipoa egonkortzea lortzeko».

Emecaren egungo ekoizpena ia osoki aeronautika alorrekoa da, eta, gauzak ondo baldin badoaz ere, industria mota horrek zikloak izaten dituela-eta, beste esparruetara, ­automobilgintza, medikuntza­ irekitzea ezinbestekoa da Libergen esanetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La «herriko taberna» de Zamudio, precintada
Iritzia
Estatuen aldetik bake giro txikia
Euskal Herria
Txapartegi: «Me llevaron a un cuarto, me desnudaron entre cuatro y me violaron»
Jendartea
Artzain munduaren muina ordizian
Ekonomia
El comité de VW hará frente a las «políticas de acoso y desprestigio»
Euskal Herria
Batasuna insta a verificar que se acatará la decisión de la ciudadanía
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea