GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-20
Sagardo Eguna 2. urtez antolatuko dute Amikuzen
·Nafarroa Behereko, Gipuzkoako eta Lapurdiko sagardoa dastatzeko parada izanen da

BEHASKANE

Amikutzu elkarteak antolatzen duen 2. Sagardo Eguna maiatzaren 6an izanen da Behaskaneko Irrintzina trinketean. Lapurdiko hiru sagardo egilek, Nafarroa Behereko beste hiruk eta Gipuzkoako lauk eramandako sagardoarekin txotx egiteko parada izanen da edalontzia 6 euroan erosita. Zortzi eta erdietan, sagardotegiko menua eskainiko duen afaria izanen da 25 euroan.

Joan den urteko bestak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere besta giroa zabaltzea erabaki dute antolatzaileek, eta horregatik, jan eta edateaz gain, bertsolariak entzun, joaldunak ikusi eta Trik’Amikekin dantza egiteko aukera izanen da arratsaldean. Afariak irauten duen bitartean, Amikuze Kantuz eta Holako taldeek ezarriko dute giroa. Afaltzeko, apirilaren 30a aitzin hartu behar dira tokiak Amikutzu elkartean edo Donapaleuko turismo bulegoan.

Amikutzu elkarteko kideek Amikuzeko kantonamenduko herri handiena den Donapaleuko Herriko Etxeko hautetsien jokabidea salatu nahi izan dute Sagardo Eguna han antolatzea debekatu baitiete bigarren aldiz, nahiz eta joan den urtean bezala, herriko berrogeita hamar artisau eta dendariren sostengua izan eta animazio anitz aurrez ikusi.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La «herriko taberna» de Zamudio, precintada
Iritzia
Estatuen aldetik bake giro txikia
Euskal Herria
Txapartegi: «Me llevaron a un cuarto, me desnudaron entre cuatro y me violaron»
Jendartea
Artzain munduaren muina ordizian
Ekonomia
El comité de VW hará frente a las «políticas de acoso y desprestigio»
Euskal Herria
Batasuna insta a verificar que se acatará la decisión de la ciudadanía
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea