GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-28
Explosion de gas en Laredo
Getxoko familia bereko lau kide «oso larri» daude Gurutzetako Ospitalean
Leherketa izan zen etxean bizi ziren bikotea eta zortzi eta lau urteko haien seme-alabak larri zaurituta daude. Laurak Gurutzetako Ospitalera eraman zituzten eta Erredura Handietako Unitatean daude orain. Zauri larrienak lau urteko mutikoak ditu, eta medikuek ebakuntza egin behar izan zioten atzo. Guztiek dituzte arnasa hartzeko arazoak, eta hodiek laguntzen diete. Gainerako zaurituak Laredoko ospitalera eraman zituzten, eta haien egoera egonkorra zen.

BILBO

Getxoko bikote bat eta zortzi eta lau urteko beren seme-alabak dira istripuan zauritu zirenen artean larrien daudenak. Laurak Erredura Handietako Unitatean daude, egoera larrian; hala ere, bikotearen semerik gazteena da zauririk larrienak dituena, lau urteko R. C.B., hain zuzen. Erredurak ditu gorputzeko %49n, aurpegian, enborrean eta gorputz adarretan. Gurutzetako Ospitalean ebakuntza egin behar izan zioten atzo goizean erreta dituen azal zatiak ebaki eta hala odol zirkulazioari laguntzeko.

Bien bitartean, familia bereko beste hiru kideak ere larri daude; 38 urteko gizonezkoa, A.C.R., 40 urteko emakumezkoa, R.B.L., eta zortzi urteko neska, R.C.B.

Emakumeak erredurak ditu aurpegian, lepoan eta gorputz adarretan, eta kea arnastu izanaren ondorioz, arnasa hartzen laguntzen dioten hodiak jarri dizkiote.

Gizonezkoak eta zortzi urteko alabak ere kea arnastu zuten, eta haiek ere arnasa hartzeko laguntza behar dute. Aitak gorputzaren erdia du erreta, eta alabak, berriz, bigarren eta hirugarren mailako erredurak ditu gorputzeko enbor eta adarretan.

Gurutzetako Ospitaleko arduradunek jakitera eman zutenez, kea arnastu izanak sor ditzakeen kalteak aurreikustea zaila da. Horretarako egun batzuk itxaron beharko dira.

Laredoko ospitalean beste sei pertsona artatu behar izan zituzten; 74 eta 78 urteko bi emakume, 78, 38 eta 77 urteko hiru gizonezko eta 10 urteko haurra. Aipatu ospitalekoek jakinarazi zutenez, zauritu guztiak egoera egonkorrean zituzten arratsalderako. Bestalde, istripua izan zen toki berean beste sei lagun artatu zituzten larrialdi zerbitzuek, guztiek zauri arinak zituzten.



Tres días de luto oficial en Laredo y un minuto de silencio en Getxo

BILBO

Las banderas de Laredo ya ondeaban a media asta a mediodía de ayer y lo harán hasta mañana, cuando acaben los tres días de luto oficial decretados por la Junta de Portavoces del Ayuntamiento cántabro, en una reunión en la que se acordó mostrar la «más profunda condolencia» del Consistorio hacia los familiares y las víctimas de la explosión.

También el Ayuntamiento de Bilbo ­de donde eran vecinos tres de los cinco fallecidos­ expresó su «dolor» y, a través de un comunicado, transmitió sus condolencias a los familiares y amigos de las víctimas. Por su parte, el Pleno municipal de Getxo ­donde estaban domiciliadas dos de las personas muertas y la familia hospitalizada en Cruces­ guardará un minuto de silencio antes de iniciar la sesión ordinaria de hoy. En un comunicado, el alcalde, Iñaki Zarraoa, expresó su «tristeza y pesar».

La Diputación de Bizkaia guardó un minuto de silencio en memoria y duelo en la recepción anual de San Ignacio, que se celebró por la tarde con la presencia Juan José Ibarretxe. Precisamente, según una nota del Gobierno de Lakua, el lehendakari envió su solidaridad y afecto a las familias de los cinco fallecidos y a todos los residentes en Laredo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna y EB ven necesario iniciar ya el diálogo político
Ekonomia
Los trabajadores de Volkswagen apuestan por prorrogar el convenio vigente actual
Ekonomia
Renfe adjudica a CAFla construcción de 107 trenes regionales por 590 millones
Kirolak
El positivo corresponde a Floyd Landis
Jendartea
Cinco vizcainos mueren en el incendio de un edificio en Laredo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss