GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-28
Tximistak jota bi gizon zauritu dira Angelun
·Ezbeharra asteazkenean gertatu zen eta bietako batek atzo koman jarraitzen zuen

Madrague hondartzako aparkalekuan zeudela tximistak jota bi gazte zauritu ziren asteazkenean. Jasotako elektrizitate zama jasanezina egin zitzaion bietako bati, eta bihotz etenaldia izan zuen. Suspertu orduko, Baionako ospitalera eraman zuten, eta atzo koman jarraitzen zuen.

ANGELU

Asteazken arratsaldean izandako ekaitzaren ondorioz, tximistak jota bi gizon zauritu ziren Angeluko hondartzatik hurbil. Biak leku berean zeudela, tenore berean kolpatuak izan ziren, eta zaurituta Baionako ospitalera eraman zituzten. Tximistak une berean ukitu arren, ez zituen biak berdin kolpatu.Haietako bat Angelu Madrague hondartzaren aparkalekuan zegoela tximistak larriki kolpatu zuen.

Suhiltzaileak bertaratu orduko, tokian bertan suspertu behar izan zuten, bihotzeko etenaldia izan zuelako.

Ondotik Baionako erietxera eraman zuten gizonezkoa, «egoera larrian» zegoela-eta. Atzo, Baionako ospitaleko arduradunek argitu zutenaren arabera, zaintza intentsiboan zegoen mutila, eta sistema artifizialaren bidez koman atxikitzen zuten. Zauriaren hobekuntzari begira kontu handiarekin ibili ziren erietxeko arduradunak, eta oraindik ezin zutela deus ziurtatu nabarmendu zuten.

Bigarren gaztea bestearengandik gertu zegoen, eta une berean jo zuen tximistak, baina arinkiago. Ospitaleak jakinarazi zuenaren arabera, atzo bertan atera behar zen ospitaletik.

Ekaitz arrisku handia

Ekaitz azkarrak espero zituzten atzo gauerako ere, eta Estatu frantseseko botere publikoek alerta laranja iragarri zuten. Ekaitz azkarrak espero zituztela-eta, herritarrei kontu handiarekin ibil zitezela eskatu zieten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna y EB ven necesario iniciar ya el diálogo político
Ekonomia
Los trabajadores de Volkswagen apuestan por prorrogar el convenio vigente actual
Ekonomia
Renfe adjudica a CAFla construcción de 107 trenes regionales por 590 millones
Kirolak
El positivo corresponde a Floyd Landis
Jendartea
Cinco vizcainos mueren en el incendio de un edificio en Laredo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss