GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-28
Errausteko planten aurka daudela nabarmendu dute Oiartzunen ere
Hainbat oiartzuarren ustez, hondakinak kudeatzeko errauste plantak baino alternatiba egokiagoak badaude, biometanizazioa edo biolehorketa, kasu. Euren helburua errausteak oiartzuarrak ere kaltetzen dituela ohartaraztea da, bost kilometroko erradioan bi planta eraikiko baitituzte. Horren aurka lanean jarraituko dutela esan dute.

DONOSTIA

Urte politiko honetako azken osoko bilkura aprobetxatuz, hainbat oiartzuar bildu zen atzo arratsaldeko 19.30ean, Oiartzungo udaletxearen aurrean. Errauste planten aurkako herri ekimenak deituta, elkarretaratzea egin zuten, eta, ondoren, prentsaurrekoa eman zuten errauste planten kontra daudela adierazteko.

«Egoera oso larria da, oiartzuarrak hainbat errauste plantaz inguratuta egoteko arriskuan gaude», adierazi zuten. Izan ere, Donostiako Udalak errauste planta bat Landarbason jartzeari baietza eman berri dio, eta Oiartzundik hiru kilometro eskasera beste errauste planta baten proiektua martxan da: Txingudikoa.

Herritar taldearen aburuz, arazoa ez da planta horiek non jarri, hondakinak kudeatzeko modua baizik: «Sortzen dugun hondakin kopuru handiari irtenbidea sustraietatik eman nahi ez izatea da arazoa». Azaldu zutenez, errausteak energia galera handia ekartzen du, ez baita aprobetxatzen hondakinek eurek duten energia.

Horrez gain, hondakinak erretzearen ondorioz oso arriskutsuak diren substantziak sortzen direla aipatu zuten, inguruko biztanleen osasunean oso eragin kaltegarria izan dezaketenak gehienak. Prentsaurrekoa eman zutenek honakoa ere baieztatu zuten: «Hondakinek su har dezaten, papera, kartoia eta plastikoa behar dira, beraz, birziklatzeko atzerapauso latza da».

Arrazoi horiengatik guztiengatik, Oiartzungo errauste planten aurkako herri ekimenak, biometanizazioaren edo biolehorketaren alternatibak planteatzen ditu. Bideragarriak ote diren ikusi eta gizartean eztabaida sortzea lortu nahi dute. Gure gizarteetako kontsumo erritmoa moteldu beharra nabarmendu zuten, garapen eredu iraunkorrerako bidea egin beharra. Erraustearen kontra, beste eredu baten alde lan egiteko eskatzen dute.

Atzoko prentsaurrekoan, Oiartzungo Udalbatzak gaiaren gainean daukan iritzia argi azal dezala ere galdegin zuten herritarrek: «Herritarren gehiengoaren borondateari kasu egin, eta errauste planten aurkako jarrera hartu, bide instituzionaletik eman beharreko urrats guztiak eman ditzaten».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna y EB ven necesario iniciar ya el diálogo político
Ekonomia
Los trabajadores de Volkswagen apuestan por prorrogar el convenio vigente actual
Ekonomia
Renfe adjudica a CAFla construcción de 107 trenes regionales por 590 millones
Kirolak
El positivo corresponde a Floyd Landis
Jendartea
Cinco vizcainos mueren en el incendio de un edificio en Laredo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss