GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-11-17
Agur «Hendaiako aitona»

Ez dut ur handitan sartzeko asmorik, merezi duzun guztia idazten hasiz gero, hamaika egunkari osorik beharko bainituzke. Ez zinen hitz potolo eta analisi sakonen aldekoa, bai ekintzailea, ordea. Ekintzen arabera neurtezin zinen, Jabier.

Zuk ahoa ireki orduko nolabait ere banekien esango zenuenak garrantzizkoa behar zuela izan eta adi-adi geratzen nintzaizun begira. Esaldiak ikasgaiak ziren.

Beldurren gainetik, bakoitzari bere erara deitzeko abilezia edo zintzotasuna zenuen, gaur egun oso galdua dagoen dohaina, dudarik gabe. Gaizki esanik apenas entzun dut zure ahotik urte hauetan egin dizkizudan bisitetan, baina egiak bai, borobil-borobilak.

Gerra zibilean odo- la izerditutakoa zinen arren, ez nuen zure aurpegi zintzoan gerra-zaletasunik sekulan ikusi. Gerra egin behar zela (eta dela) bai, baina gerrazalea ez. Ulertuko ote zait?

«Jauntxo» askori buruz esan nitzake gauza txarrak gutun honetan, eta ia ziur naiz Jabierrek berak antzekoa pentsatuko lukeela, baina hark gaizki esanik esango ez lukeenez, nik ere ez dut egingo. Soilik esan gudari bat izan zela 36ko gerran eta 70 urte gehiagoz izan dela gudari. Zorionez edo zoritxarrez, txikitatik (Iñaki eta Jabierren etxera oiloekin jolastu eta udareak jatera nindoanetik) hori ikustea tokatu zait, eta ez dakizue zein harro nagoen zuek bezelako aitonak ezagutu izanaz.

Atzo aitari zure heriotzaren berri eman nion eta gaur bere e-maila jaso dut. Normalean lu- ze aritzen da mezuetan, gaur ez: «Gudari bat joan da. Doni, esan GARAn azken unera arte borrokan egon den gudari bat hil dela, zuk badakizu nola egin».

Ez dakit asmatu dudan, Jabier, baina ziur izan aitak neri bidali didan mezu honek ondorengo belaunaldietan isla izango duela. Mila esker gudari bat ezagutzeko aukera eman izanagatik, benetako gudari bat, betirako gudari bat.

Eta zuri muxu handi handi handi bat Iñaki, nola ez, gudari.

Donibane Azkarate Badiola

Agustinen eta Juliren semea



Dornier enpresako langileekiko elkartasuna
Dornier Iruñeko Udalak eremu urdina kudeatzeko kontratatutako enpresa da eta bertako Langileen Batzordea une haue- tan komenioa negoziatzen ari da. Egun, negoziazioa blokeatuta dago. Horrexegatik, langileak greba egiten ari dira. Dornier enpresako langileekiko elkartasuna adierazi nahi dugu.

Erreibindikazioak hauexek dira: Arriskuagatik 60 euroko osagarria hileko, komenioko lehenengo urtean 50 euroko soldata igoera eta bigarrenean 40 eurokoa, eta komenio kolektiboa indarrean egonen den urte bakoitzean hamar orduko murriztapena.

Dornierko langileen grebak hurrengoak frogatzen ditu: Udal zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresek lan baldintzarik egokienak eskaintzen ez dituztela eta udal zerbitzuen pribatizazioa lana hartzen duten langileen kaltetan izan ohi dela.

Adibidez, enpresak urteko 1.704 ordutan uzteko 3 urtean ordutegia jaistea eskaintzen du. Iruñeko Udalean urteko 1.592 ordu dira. Soldata gordina 1.070 eta 1.133 euroren artean dago, kategoria eta antzinatasunaren arabera. Hau da, gradurik eta antzinatasunik ez duen Iruñeko Udaleko D mailako batek kobratzen duen baino zertxobait gehixeago.

Gogoratu, aurreko batean haiek jasaten duten presioa eta esleipenerako Pleguaren ez betetzeak salatu zituzten.

Ramiro Olagüe Echarte - Iruñeko Udaleko Langileriaren Batzordearen lehendakaria


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Momento de hablar, momento de avanzar
Euskal Herria
La fiscal reclama para Jarrai, Haika y Segi la ampliación del concepto de «terrorismo»
Euskal Herria
La AN impone atención médica a Iñaki De Juana
Kirolak
Un nutrido pelotón arropó a los vencedores de 2006
Kirolak
Oraingoan bai, zuri-gorriz eta Lezamara
Euskal Herria
Chirac apoya sin ninguna reserva la gestión de Zapatero en el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss