GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-17
Lertxundiren biografia berritua kaleratu du Feitok
·«Orioko Bardoaren» 40 urteko ibilbide profesionala ospatzeko prestatu du liburua

Euskal kantari sakon eta esanguratsuenaren bizitza eta obrara gerturatzen den lana kaleratu du Alvaro Feito kazetariak, oriotarraren ibilbide artistikoak 40 urte betetzen dituen honetan. Lehendik ere egina zuen Benito Lertxundiren biografia, baina hura gaurkotutako eta formatu zein diseinu berriaz egindako edizioa da honakoa. Berritasunik ere badu gainera.

DONOSTIA

«Bere kantua unibertsala da, herri batetik sortu arren, beste herri guztietara hedatzen da-eta. Bere espiritua bere herritik bestelako txoko guztietara iristen da. Unibertsaltasuna da bere ibilbidearen ezaugarria». Alvaro Feito kazetari madrilda- rraren hitzak dira horiek, kaleratu berri duen liburuaren aurkezpenean atzo esandakoak.

Feitok (Madril, 1947) 1990ean Benito Lertxundiren inguruko biografia idatzi zuen, eta Elkar argitaletxeak euskaraz kaleratu zuen orduantxe. Hamabost urte geroago, eskuizkribu hura zuzendu eta osatu zuen sei kapitulu gehituz, eta 2005ean “Orioko Bardo”ren biografia berritua gaztelaniaz plazaratu zuen.

Euskal Herriko kantagintzaren zutabe eta adierazle garrantzitsuena den musikari oriotarrak ibilbide artistikoa abiatu zuenetik 40 urte betetzen diren honetan, La Voz del Folk argitaletxearekin (eta Euskadiko Kutxaren babesarekin) edizio berezi berria aurkeztu du, bi liburu ezberdinetan; euskaraz bata (Mikel Markezek itzulia) eta gaztelaniaz bestea. Kazetariaren esanetan, haren lanari egindako «ekarpen txiki» bat da. Izan ere, oriotarraren obra musikal eta literarioak aspalditik piztu zuen madrildarraren ikusmira eta mirespena 60ko hamarkada inguruan.

“Benito Lertxundi ‘Orioko Bardoa’: Aitorpen eta testigantzak” izenburupean kaleratutako liburuaren aurkezpenean Feito zein abeslaria ezezik, Euskadiko Kutxako zuzendari Juan Jose Arrieta eta Pako Aristi idazlea ere izan ziren. Azken horrek testu polit bat irakurri zuen Lertxundiren ibilbideko zein haren izaeraren gaineko zertzeladak eskaintzeko. «Nola esplikatu tipo magiko hau...» esanez hartu zuen hitza.

Bere marrazki zein partiturekin

Formatu eta diseinu berria du-en 472 orrialdeko edizio berezia kaleratu dute, kapitulu berri batekin eta kontu gehiagorekin, pertsonaia historikoen aipamen biografikoak, kasu: Muñagorri, Etxahun Iruri eta Etxahun Barkoxe, Agosti Xaho...

Lertxundik 80ko hamarkadan egindako marrazkirik eta kantariaren garai ezberdinetako argazki-dokumenturik ere jasotzen du zuri-beltzeko eta koloretako argazkiekin (sekula kaleratu ez direnak batzuk).

Bestalde, bere 50 kantu ezagunen partiturak ere badatoz. Egilearen esanetan, «entzutekoak ezezik, bere kantak interpretatuak eta belaunaldiz belaunaldi hedatzekoak dira».

Ibilbide artistikoaren analisi zehatza, diskografia osoa literalki eta kantuz kantu aletuta... Betiere, baina, oriotarraren giza profila ahaztu gabe.



«Hagiografia» bat dela esango luke abeslariak

DONOSTIA

Oriotarrak aitortu zuen atzoko aurkezpen ekitaldian baino, nahiago zuela baso batean egon, laudorioek zailtzen zutelakoan egoera: «Nire egoari zeharka bederen begiratzeko ohiturarik ez banu, beharbada liburu honek eta ekitaldiak kalte handia egingo lidakete», esan zuen hitza hartu bezain azkar. Izan ere, 40 urtetik gora lanbide berean bete-betean sartuta egon ostean, zera laburbildu zuen Lertxundik: «Jendearekin dudan harremana kantuaren bidez da, eta hala, pentsatzen dut egiteko garrantzitsuena kantuek berek egiten dutela».

Hauxe ere argitu nahi izan zuen gero: «Liburua nolabaiteko hagiografia da, jarraitzaile sutsu batzuetatik edo mirespenetik abiatua delako. Ez dut uste nire bizitza erabat kontatzen duenik; zati bat kontatzen du, baina ez da biografia bezala hartzeko lan bat». Alvaro Feitok berak ere onartu zu-en «bihotzetik, mirespenetik» egin lana dela. Baina, segidan azaldu zuen oriotarraren obraren gaineko bere iritzia ezezik, hainbat kazetari eta idazle aditurena ere baduela lanak. Bere ustez, horrek kentzen dio «hagiografia» esangura hertsia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Momento de hablar, momento de avanzar
Euskal Herria
La fiscal reclama para Jarrai, Haika y Segi la ampliación del concepto de «terrorismo»
Euskal Herria
La AN impone atención médica a Iñaki De Juana
Kirolak
Un nutrido pelotón arropó a los vencedores de 2006
Kirolak
Oraingoan bai, zuri-gorriz eta Lezamara
Euskal Herria
Chirac apoya sin ninguna reserva la gestión de Zapatero en el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss