GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-17
«Nahikoa» dela esan dute Sorgintxuloko gazteek manifestazioan

SANTUTXU

«Nahikoa da ­esan zioten atzo Santutxuko Gazte Asanbladako kideek GARAri, manifestazioa abiatu baino lehentxeago­. Epaiketak eta gezurrak bukatu egin behar dira. Sorgintxulo gaztetxea hustuta ez zuten Santutxuko gazte mugimendua deuseztatu, ez zituzten gure dinamikak eta aukerak zapuztu. Horregatik erabiltzen dituzte orain epaiketak eta mehatxuak, mugimendu hori geldiaraztea dutelako helburu».

Azaroaren 22an epaituko dituzte Sorgintxuloko lau gazte, eta hori salatu zuten auzotarrek atzoko manifestazioan. Zazpietan Karmelo plazan elkartu, ibilbidea egin, eta ekitaldi txiki batekin eman zioten amaiera protestari. Gazte Asanbladakoek eta Bilboko okupazio mugimendukoek hitz egin zuten bertan.

Santutxuko gaztetxearen aldeko apustua ez dela aldatu ere erakutsi nahi izan zuten horrela. «Indar guztiarekin jarraituko dugu borrokan. Laster bi urte beteko dira utzarazi gintuztenetik, baina auzotarrok lanean jarraitzen dugu, oraindik gaztetxearen beharra dugulako. Eta prest gaude aurrerantzean ere behar egiteko», azaldu zuten.

Atzokoaz gain, mobilizazio gehiagorako asmoa ere badute. Epaiketaren egunean bertan, asteazkenean, elkarreta- ratzea egingo dute eguerdian udaletxearen aurrean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Momento de hablar, momento de avanzar
Euskal Herria
La fiscal reclama para Jarrai, Haika y Segi la ampliación del concepto de «terrorismo»
Euskal Herria
La AN impone atención médica a Iñaki De Juana
Kirolak
Un nutrido pelotón arropó a los vencedores de 2006
Kirolak
Oraingoan bai, zuri-gorriz eta Lezamara
Euskal Herria
Chirac apoya sin ninguna reserva la gestión de Zapatero en el proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss