GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-21
Euskal Herrirako Curriculumak eztabaida aberastea helburu duela argudiatu dute
EHIGEk, Sareanek eta BIHEk Euskal Herrirako Curriculuma aurkeztu zuten, eta horren harira, hiru elkarteek azaldu dute ekimenaren xedea irakaskuntza publikoari egiten zaizkion eskaerei erantzutea eta eztabaida zabaltzea dela. Era berean, hezkuntzaren ikuspegi integratzailea osatzeko lanean ari direla adierazi dute. Modu horretan, eskola publikoko ikasle, irakasle eta guraso hainbatek ekimenari egindako kritikei erantzun nahi izan die.

DONOSTIA

EHIGEk (Euskal Herriko Eskola Publikoko Gurasoen Konfederazioak) Sareanek (Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendarien Elkarteak) eta BIHEk (Bigarren Hezkuntzako zuzendarien Elkarteak) osatu duten Euskal Herrirako Curriculuma ekimenaren inguruan jaso dituzten kritikei erantzun nahi izan die; adierazi dute euskal sistema publikoko familiek eta zuzendaritza taldeek elkarrekin dihartutela «hezkuntzaren ikuspegi anitz eta integratzailea osatzeko, betiere gizartean dauden sentsibilitateekin bat etorriz».

Orain dela bi aste eskola publikoko hainbat ikaslek, irakaslek eta gurasok agerraldia egin eta «iruzur» gisa definitu zuten hiru elkarte horiek euskal curriculumaren harira egindako ekarpena. «Euskal Herriari aipamena egiten badio ere, izenburua faltsua da, ez baitu Euskal Herria kontuan hartzen eta Euskal Herria ukatu eta arbuiatzen duelako, hiru herrialdez osatutako herri bat salduz», adierazi zuten orduan.

«Euskal Herrirako Curriculuma ekimena gure izaera, hizkuntza, historia eta mundua ikusteko eta beste herriekin erlazionatzeko daukagun era zaindu eta garatzen duen proposamena da», adierazi dute oraingoan hiru elkarteok, bere elaborazioan eskarmentu handiko 110 pertsonak parte hartu dutela esatearekin batera.

Ekimena euren erabateko zilegitasunetik eta hezkuntza kidego osoarenganako erantzukizunetik egindako ekarpena dela nabarmendu dute elkarteek, eta haien xedea eztabaida aberastea dela azaldu dute, dokumentu ireki baten bitartez. «Beronek euskal gizarteak egun irakaskuntza publikoari egiten dizkion eskaerei erantzun nahi die, betiere gizarteko sentsibilitate desberdinak barneratzeko asmoarekin».

EHIGEk, Sareanek eta BIHEk adierazi dutenaren arabera, euren proposamena Euskal Herriko lurraldeetako curriculum ofizialak egiterakoan kontuan hartua izan behar da. «Alabaina, Euskal Herrian dauden hezkuntza administrazioei dagokie Curriculum Ofizialek beren barruan jasoko dituzten edukiak eta hezkuntza ildoak hautatu eta zehaztea», nabarmendu dute.

Jaso dituzten kritiken gainean zera adierazi dute hiru elkarteek: «Dokumentuaren hobekuntza eta ekarpenerako prozesuan, desadostasun eta kritika eraikitzaileentzat ateak zabalik daude eta egongo dira, baina ez, ordea, objektibotasun eta funtsik gabeko irainentzat». Alde horretatik, proposamen horren ekimenean jardun duten erakundeek nahiko eta sobera argudio dituztela gogorarazi dute elaborazio prozesu osoan izan duten «ibilbidea eta koherentzia» justifikatzeko. Hala, euren jarreraren oinarria euren jardunean bertan dagoela adierazi dute, «nagusiki pedagokikoa baita».

Alde horretatik, gatazkaren bideratze tekniketan, bizikidetzaren sustapenean eta aniztasunaren trataerari dagokionean, teoriatik praktikara jotzen dutela eman dute aditzera. «Horrexegatik, hain zuzen, gure lehen agerpen publikotik gaurdaino, erantzukizun historikoaz, eta, gainera kontsekuenteki, ez dugu kritikatu beste pentsamolderik, guztiak erabat errespetatzen baititugu. Ez dugu ezadostasunik azaldu», argudiatu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Barrena:«Por debajo del derecho a decidir no hay salida posible»
Euskal Herria
El recuerdo que mantiene viva la llama
Jendartea
La OMS afirma que la sanidad africana avanza gracias a las iniciativas locales
Ekonomia
Adoptan medidas contra el promotor acusado de impago
Jendartea
Un autobús embiste en Iruńea a 16 vehículos estacionados
Euskal Herria
El jefe de los peritos policiales afirma ahora que «no todo es ETA»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss