GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-29
- Idi-probak
Sei uztarri neurtuko dira Azkoitiko sanandresetan

DONOSTIA

Azkoitiko San Andres festetan garrantzi handia izaten dute Azkoitiko idi probek, baina aurten sei uztarri bakarrik arituko dira, eta azkenean dena egun bakar batean jokatuko dute; San Andres egunean, bihar bertan, alegia.

Bihar arratsaldean izango da lehenengo saioa, 17.00etan, Gurea probalekuan.Bertan izango dira Balentiñeren, Ixamaren eta Iketzaren uztarriak nor baino nor. Gauean, 22.00etan izango du jarraipena, eta ordu horretatik aurrera Ibañarrietaren, Garroren eta Galtxagorriren uztarriak izango dira arratsaldean aritu diren idi pareen markak apurtzeko asmotan.

Sariak, berriz, handiak jarri dituzte. Horiek hala, garaipena lortzen duen bikoaren jabeak 2.500 euro eramango ditu dirutan; mantak, txapelak eta garaikurrak izango ditu. Gainerakoek ere sari bikainak eraman ahalko dituzte, baina 30 plazatik gora egin behar dira.

Bilbao nagusi

Arrazuan, berriz, larunbatean asto-probetako maratoia jokatu zuten. Eguerdian hasi eta gauera bitarte hamabi abere neurtu ziren bat bestearen atzetik. Jendea eguerdi-partean gehiegi izan ez bazen ere, arratsaldetik aurrera sekulako jendetza batu zen proba horiek zuzenean jarraitzeko asmoarekin. Garaipena, berriz, Bilbaoren astoak eraman zuen, Jaio aurretik eta Urrutia atzetik zituela. Irabazleak 79 untze pasa egin zituen, eta bigarrenari bost untzeko aldea kendu zion.

Eibarko lehiaketa

Eibarren ere San Andres jaiak dira, eta gaur hirugarren aldiz jokatuko dute aizkolarien torneoa. 19.00etan abiatuko da lehiaketa, eta Untzaga plazan izango da. Bertan honako hiru biko hauek neurtuko dira txapelaren bila: Mendieta-Bihurri, Flores-Barberena eta Atutxa I-Rodriguez I. Flores eta Barberena aterako dira garaipena lortzeko faborito.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Iberdrola ve más fácil su fusión con Unión Fenosa tras la compra de Scottish Power
Euskal Herria
«¿Piensa el PSOE en la solución haciendo menos aún que el PP?»
Euskal Herria
Gor eta mutu presoen egoeraren inguruan
Mundua
La Habana se prepara para el homenaje
Kirolak
«Analizamos la realidad desde lo que deseamos y no desde lo que somos»
Mundua
El Parlamento de Canadá reconoce que los quebequois son una nación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss