GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-29
Ika-mikaren ostean, legerik ez duela aldatuko ziurtatu dio Gobernuak PPri
PSOEk PPk 1998an egindakoaren inguruan zabaldutako bideoaren gaineko eztabaidaren oihartzuna oraindik itzali ez den arren, bi alderdietako ordezkariek bat egin zuten atzo Kongresuan Alderdien Legearen eta gainerako arauen alde. PPk Justizia ministroa eraman zuen hara, aldaketarik egin behar ote duen azal zezan, eta Juan Fernando Lopez Aguilarrek ez dela horrelakorik izango ziurtatu zion PPri. Alderdi horren hitzetan, legetik at dago Gobernua.

MADRIL

Zalaparta handia eragin du astelehenean PSOEk bere telebista digitalaren bidez hedatu zuen «La otra tregua» izeneko bideoak. PPk kolpe gogortzat jo du hori, baina kontraerasoa egin zuen atzo Kongresuan, eta laster ekarri zuen bere aldera Juan Fernando Lopez Aguilar Justizia ministroa.

Ganberako Justizia Batzordean agertu zen Lopez Aguilar, PPren inguruko hedabide batzuek zabaldutako albisteei erantzuna emateko. Zapateroren Gobernuak ezker abertzalea hauteskundeetan egon dadin legeren bat aldatzeko as- moa izatea litekeena dela esaten zuten horiek.

Aukera hori «goitik behera» ukatu zuen ministroak. «Gobernuak bere eginbeharrari eusten dio, legezkotasuna aplikatzen», esan zuen. Eta zera erantsi zuen: «Legea ez da indarkeriaren alde egiten dutenengana joango, kontrakoa baizik;horiek izan beharko dira legearen eremura hurbiltzen direnak».

Eztabaidaren une batean, Gobernuak ez duela Alderdien Legea aldatuko, ez eta beste edozein arau ere esan zien ministroak. Gero, horrek ez diola ezker abertzaleari instituzioetarako bidea ixten argudiatu nahi izan zuen Zapateroren gobernukideak.

PP:«Legeari ihes egiten dio»

PSOEko ordezkariak hori guztia argi utzi arren, PPkoak ez ziren konforme gelditu. Ignacio Astarloa Kongresuan Justizia gaietarako duten eledunak nabarmendu zuenez, Gobernua «legetik at» ari dela jokatzen argi du PPk. «Era batean edo bestean, beti legeari ihes egiten dio, Batasuna legezko indar politikoa eta mintzakide politikoa bilaka dadin», adierazi zuen.

Horrelako argudioekin «gezurretan» aritzea leporatu zion Lopez Aguilarrek Astarloari. Eta adibide batzuk jarri zituen: esaterako, estatuko abokatuek Herritarren Zerrendaren edota Aukera Guztiak hautagaitzaren aurka egin zutela gogorarazi zion (bata eta bestea legez kanpo jarri zituzten gero epaitegi espainolek).

Astarloak ezker abertzalea hurrengo hauteskundeetan egongo dela ziurtzat jo zuen, eta kontrakoa esateko erronka egin zion ministroari. Horrek ez zela joko horretan sartuko erantzun zion. «Zuk egindakoa galdera baino aurretiko ustea da-eta», esan zuen.

EA eta EAJ, ausardia eske

Gainerako alderdiek ez zituzten batere gustura hartu Lopez Aguilarren esanak. EAko ordezkari Begoña Lasagabasterren ustez, Alderdien Legea aldatzea egokia litzateke. PSOE- ren bideoaren edukiaren haritik, Zapateroren alderdiak 1998 urtean PPri «nahi zuena egiteko giltza» eman ziola gogora ekarri zuen Lasagabasterrek, eta orain gauza bera gertatzea zilegi dela nabarmendu zuen.

Prozesuak fruituak eman ditzan «jokabide eraikitzailea» eskatu zuen EAko ordezkariak. Eta ezker abertzalearen egoerari erreparatuz, lagun talde bat politikaren esparruan sartu nahian badabil, utzi behar zaiola esan zuen.

EAJren aldetik, PPk izandako susmoa egia ez izatea deitoratu zuen Emilio Olabarriak. Izan ere, Zapateroren Gobernuak benetan Batasunari legezkotasunerako bidea emateko prest egotea begi onez ikusiko zukeen. Hori esanda, dei egin zion ministroari PPren aurrean «hankak dardarka ez izateko». Mariano Rajoy buru duen alderdiaren xedea PSOEk prozesuari «bizkarra ematea» baino ez dela ohartarazi zion Lopez Aguilarri.

Eztabaida bukatu ondoren, berriz, PPren aurka egin zuen ministroak korridoreetan. Bideoaren alde egin ondoren, PSOEk bere garaian Aznarri erakutsitako leialtasun bera erabiltzeko eskatu zion.



El vídeo llega a los 732 eurodiputados

BRUSELAS

El PSOE no sólo ha colgado el vídeo sobre la actitud del PP en 1998 en internet, sino que además ayer anunció que se lo ha remitido a los 732 europarlamentarios para que conozcan lo que se detalla en la cinta. La portavoz, Elena Valenciano, enmarcó esta actuación en su interés de informar sobre la actitud del Gobierno «para intentar acabar con la violencia terrorista en el País Vasco».

En el mensaje que acompaña al enlace de la web en que puede visionarse el trabajo (tanto en la página del PSOE como en el portal de vídeos de internet Youtube), Valenciano explica que en él se descubre «cómo el presidente del anterior Gobierno del PP, José María Aznar y otros miembros de su equipo gestionaron la tregua de ETA en 1998».

El PP ya desplegó una gran campaña en contra del debate del pasado 25 de octubre, y con ello estuvo a punto de frustrar una resolución de apoyo al Gobierno español en el proceso.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
Iberdrola ve más fácil su fusión con Unión Fenosa tras la compra de Scottish Power
Euskal Herria
«¿Piensa el PSOE en la solución haciendo menos aún que el PP?»
Euskal Herria
Gor eta mutu presoen egoeraren inguruan
Mundua
La Habana se prepara para el homenaje
Kirolak
«Analizamos la realidad desde lo que deseamos y no desde lo que somos»
Mundua
El Parlamento de Canadá reconoce que los quebequois son una nación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss