GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2007-01-17
Lakuak negoziazio bideari berriro ekin izana txalotu dute Hezkuntzako sindikatuek
·Atzoko batzarra bertan behera uzteko erabilitako grebaren «aitzakia» salatu ostean jaso zuten deialdia

«Ez da greba deialdi publikorik egon eta are gutxiago aldez aurretik erabakia». Hitz horiekin, Gasteizko Gobernuko Hezkuntza Sailak atzo egitekoa zen «mahai sektoriala» bertan behera uzteko erabili zuen «aitzakia» gezurtatu zuten STEE-EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuek. Negoziazioaren bideari ekiteko eskatu ostean, Sailak hilaren 23rako deitu zuen mahai sektoriala atzo bertan, eta lau sindikatuak baikor agertu ziren.

BILBO

Gasteizko Gobernuko Hezkuntza Sailak atzo egitekoa zen mahai sektoriala bertan behera utzi izana salatu zuten atzo STEE-EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuek. Gainera, gogor kritikatu zuten hark emandako arrazoia, «aldez aurretik erabakitako greba baten mehatxupean elkartzeko prest ez zegoela» aipatu zuelako. Horiek hala, hezkuntza publiko ez-unibertsitarioko erakunde sindikalek honakoa baieztatu zuten: «Ez da deialdi publikorik egon, eta are gutxiago, aldez aurretik erabakia».

Lau sindikatuek azaldu zutenez, Lakuak erabilitako «aitzakiak» aurretiko abisuan du oinarria. Baina abisua egonik ere, «grebaren deialdi erreala egotea azkenean» atzo egitekoa zuten bileran «aurkez ziezaieketen proposamenaren balorazio negatibo eta eskasak baldintzatuko zuen». Horri buruz adierazi zuten: «Proposamen horren berri izan ostean soilik egin zitekeen greba deialdia, eta hala egingo dugu, jakin ostean, dagokionean».

Lau erakunde sindikalek proposamen zehatza egin zioten Tontxu Campos sailburuari egungo gatazka desblokeatzeko, eta haserre agertu ziren sailburuaren jokabidearekin, «aitzakiak erabili eta filtrazioak bidali zituelako». «Sailak prepotentziaz eta harrokeriaz» jokatu duela uste dute, eta «modu horretan gatazka areagotu besterik» ez duela egiten leporatu zioten.

Lakuaren erantzuna

Agerraldia egin eta gutxira, ordea, Gasteizko Hezkuntza Sailak erantzun ziela azaldu zuten sindikatuek. «Prentsaurrekoa bukatu eta gero, Mahai Sektoriala datorren 23an biltzeko deialdia jaso dugu», esaten zuen eguerdiko prentsa adierazpenak. Lakuaren hitz horiek lehenago egindako eskariari «erantzuten» ziotela esan zuten, eta horregatik, «positibotzat» jo zuten Sailak elkarrizketaren eta negoziazioaren bideari berriro ekitea.

Bestalde, hezkuntza publiko ez-unibertsitarioan bultzatu nahi duten negoziazioaren egoera zehaztu zuten. Lan Eskaintza Publikoari dagokionez, Sailak egiteko asmoa azaltzen badu ere, «oraindik sarbidearen dekretua atera gabe» dagoela esan zuten, eta «larritzat» jo zuten «egonkortasun konpromisoa ziurtatu gabe» egotea.

Lau sindikatuek beste eskari bat babesten dute: 55 urtetik gorakoentzat irakastorduak murriztea. «Gure ustez, nahi duen orori eskola-ordutegia murriztu beharko litzaioke, eta ordu horietan ikastetxean eskolakoak ez diren beste jardueretan ibili. Baina ez nahi eta nahi ez berek planteatzen dituzten funtzioetara lotuta».

Izan ere, atzo nabarmendu zutenez, atal horretan Lakuak eginiko planteamenduaren arabera, ikastetxearen egoeraren baitan utziko luke murrizketaren aukera. Gainera, bete beharreko jarduerak zehazten ditu, baina ez, ordea, langileen adin tartea.

Ordainsariei dagokienez, bestalde, Funtzio Publikoko Mahai Nagusiaren bileran 2006rako eskainitako igoera %3,75ekoa izan zela jakinarazi zuen Lakuak, eta sindikatu batekin berarekin ere akordiorik ez dela egon nabarmendu zuten sindikatuek. Era berean, Gobernuak ordainsariak igotzeko dirua izango duela esan zuela adierazi zuten lau sindikatuek, baina zenbatekoa zehaztu barik, ezta igoera hori irakasle guztiei ezartzeko prest dagoen ere.

Figura berriei dagokienez, «zehaztasunik gabeko aipamenak» baino ez dituztela egin kritikatu zuten. «‘Irakaskuntza Komunitate’ proiekturako ikastetxe kopurua gehituko dela aipatzen dute, baina ez dituzte baliabideak zehazten», adierazi zuten. Honakoa ere adierazi zuten: «Ez dago inolako proposamen zehatzik ikastetxeetako egoeran aurrerapausoa ekarriko duenik».

Hala eta guztiz ere, irakaskuntzako langileen iritzia jasotzeko hilabete bukaerarako hiru herrialdeetan bilerak egingo dituztela adierazi zuten.



CCOO observa avances tras su reunión
GARA

GASTEIZ

CCOO realizó ayer un llamamiento a la «responsabilidad» del resto de sindicatos y del Departamento de Educación para lograr «un buen acuerdo» sobre las condiciones laborales en la enseñanza pública no universitaria tras la convocatoria de la mesa sectorial para el 23 de enero realizada ayer por el Departamento.

En concreto, CCOO pidió que Educación haga un mayor esfuerzo en materia de estabilidad. CCOO fue el único sindicato que se reunió ayer con el Departamento, y aseguró que los responsables de Educación se comprometieron a realizar propuestas por escrito en la reunión que se celebrará el próximo martes.

Estabilidad

El sindicato informó de que Educación está elaborando una nueva propuesta sobre estabilidad que tomará en consideración, entre otras, la propuesta de CCOO. Esta propuesta planteaba garantizar hasta el año 2011 la fijación de todo el personal interino que hubiera gozado anteriormente de estabilidad.

La central explicó que también se avanzó en los criterios de reparto de una «importante» cantidad económica para el personal dependiente del Departamento y que los responsables del mismo se comprometieron a concretarla en la reunión de la mesa sectorial.

A pesar de estas valoraciones positivas, CCOO lamentó los «escasos avances» que se produjeron en materias como ratios, reducciones de jornada y nuevas figuras.

CCOO solicitó a Educación que formule sus propuestas por escrito en la reunión de la mesa sectorial del día 23.

En cuanto al resto de sindicatos, que mantienen una estrategia negociadora distinta, reclamó que «no hagan propuestas contrarias a derecho en materia de estabilidad que lleven a judicializar los frutos de la negociación colectiva».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar la perspectiva
Jendartea
El metro conectará desde el sábado a 50.000 portugalujos a la metrópoli
Euskal Herria
Lakua dice que el pacto no debe apoyarse en la ilegalización y la actual política carcelaria
Ekonomia
Fallece un operario atrapado por una máquina en Lezo
Mundua
34.452 civiles, una media de 94 al día, murieron en Irak durante el año 2006
Kultura
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Kirolak
Sólo un gran Saviola frena a un Alavés en franca mejoría
Euskal Herria
Etxerat tocará «todas las puertas» para exigir la liberación de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss