GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-17
Baionako eta Biarrizko hautetsien hitzak kritikatu ditu Leiak

DONIBANE GARAZI

Pirinioez gaindiko bidearen gaiak Ipar Euskal Herrian Nafarroa Behereko afera izateari utzi zion, joan den astean Jean Grenet Baionako auzapezak eta Didier Borotra Biarrizkoak egin zituzten adierazpenak direla-eta. Kontseilu Nagusiko presidenteorde eta Biarrizko Herriko Etxeko hautetsi Max Brisson-ek adierazi zuen Nafarroaz gaindiko bidearen gaian Kontseilu Nagusiko presidente Jean-Jacques Lasserre-ri konfiantza guztia ematen diola, eta, aldi berean, Leia elkartearen kontrako hitzak izan zituen. Hitz horiei erantzuna emateko Leia elkarteak adierazpen bat zabaldu zuen atzo.

Abenduaren bukaeran Leiak antolatuta Donapaleun egin zuten Pirinioez gaindikoaren kontrako manifestazio jendetsuaren ondorioz, kostaldeko hautetsiak beren adierazpenekin Lasserre laguntzera heldu direla adierazi du 2x2aren kontrako elkarteak.

Grenet-ek, Borotrak eta Brisson-ek egin deklarazioek Lasserreren bakartzea eta bere egitasmoak ahulak direla aditzera ematen dutela uste dute Leiako kideek.

Brisson-en argudioak

Kontseilu Nagusiko presidenteorde Max Brisson-ek adierazi zuen Leiak «informazioa zabaltzeko eginiko biltzar publikoak oztopatu» dituela. Horri erantzuteko, berak antolatu zituen informazio bilkurak gogora ekarri ditu Leiak, eta Kontseilu Nagusiak antolatutako batzarrak ez direla gizarte osoarentzat irekiak izan nabarmendu du.

Bestalde, Brisson-ek «dena gardentasun osoarekin egin dela» esan du, eta Leiak erantzun du egitasmoaren gainean inolako aurkezpen publikorik ez dela izan ez Kontseilu Nagusian, ez hautetsien aurrean, ezta komunikabideetan ere. Pirinioez gaindiko bidea babesteko Brisson-ek erabili zituen arrazoi faltsuek biztanleengan sinesgarritasuna galarazten diotela adierazi du Leiak.

Biarrizko eta Baionako auzapezek Lasserreri konfiantza ematen ziotela eta 2x2aren kontrako arrazoiak ez zituztela ulertzen adierazi zuten. Gaiari buruzko inongo jakintzarik ez dutela argiki erakutsi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar la perspectiva
Jendartea
El metro conectará desde el sábado a 50.000 portugalujos a la metrópoli
Euskal Herria
Lakua dice que el pacto no debe apoyarse en la ilegalización y la actual política carcelaria
Ekonomia
Fallece un operario atrapado por una máquina en Lezo
Mundua
34.452 civiles, una media de 94 al día, murieron en Irak durante el año 2006
Kultura
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Kirolak
Sólo un gran Saviola frena a un Alavés en franca mejoría
Euskal Herria
Etxerat tocará «todas las puertas» para exigir la liberación de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss