GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-21
Politika eta maskulinitatea jorratzen ditu Laura Mintegik azken eleberrian
Maskulinitatea eta politika. Horiek dira Laura Mintegik nobela berrian jorratzen dituen bi gaiak. «Ecce homo» bere libururik biribilena da, edo hala uste du egileak. Gainera, ziur dago jende asko identifikatuta sentituko dela, oso hurbilak diren gauzak ukitzen dituelako. «Askoren bizitzak daude hor», adierazi zuen atzo. Baina hori, eleberri honetan, «gutxienekoa» da.

BILBO

“Ecce homo” Txalapartaren Amaiur bildumako 50. alea da. Atzo aurkeztu zuten Bilbon, eta bertan, Mikel Soto argitaratzailea harro agertu zen: «Pozgarria izan da niretzat liburu honetan lan egitea. Oso liburu pertsonala da. Laurak oso ondo mamitua dago, eta nire ustez, bere libururik biribilena da. Bere literaturaren puntu gorenean dago eta hori igarri egiten da. Oso liburu heldua da».

Laura Mintegi (Lizarra, 1955) bat etorri zen harekin. «Bai, biribilena da. Arnas luzeko idazlea naiz ni, eta uste dut honetan pauso bat gehiago eman dudala. Pixkanaka nagusitzen ari naiz literarioki hitz eginda, eta nerabezaroa uztekotan nagoela iruditzen zait. Nobela hau helduaroan sartzeko lagungarria izan daiteke». Horregatik, kritikak entzuteko «irrikan» dagoela esan zuen. «Nik badakit zer egin dudan, baina orain besteen iritziak asko interesatzen zaizkit», azaldu zuen.

Bi gai aztertzen ditu Getxon bizi den idazle nafarrak: maskulinitatea eta politika. «Ahalegin handia izan da bi gai horien inguruan hausnarketa egitea. Zer-nolako joerak dituen gizaki maskulinoak, gizon edo emakume izan, eta zer-nolako joerak dituen gizaki femeninoak, gizon edo emakume izan, bai bizimodu pribatuan, bai bizitza publikoan. Horien inguruan aritu naiz». Izan ere, politikaren presentzia erabatekoa da eleberrian. «Gure bizitzan ere oso presente dago politika. Eta genero kontua ere bai. Une batean indartsu sentitu nintzen gai horiei heltzeko. Ofizioa, tresnak baneuzkan», aipatu zuen egileak. Eta uztartu egin ditu bi gai horiek. «Politikari heltzeko modu diferenteak badaudela ikusten dut. Badago modu maskulino bat eta modu femenino bat, eta ez du zer ikusirik emakume edo gizon izatearekin. Badago modu horizontala eta modu bertikala;badago modu hierarkikoa eta modu paritarioa; badago modu inpositiboa eta adostasunaren bila aritzen den beste modu bat. Oso ondo ikus daiteke hori gure herrian. Nik aztertu nahi izan dut nola eragiten duten bi modu horiek eremu publikoetan eta eremu pribatuetan», esan zuen.

Mintegiren konstanteak

Mintegiren liburuetan konstante batzuk agertzen dira. Honetan ere. «Garcia Marquezek esaten zuen idazleek nobela bakarra idazten dutela bizitza osoan hainbat kapitulutan. Nahiko bat nator berarekin. Nire konstanteak beti izan dira muturreko egoeretan nolako erantzuna ematen dion gizakiak. Izan intzestua, izan tortura, izan maitemina edo izan gabezia, ardura existentzial hori nire nobela guztietan dago», esan zuen.

Honetan, gaia jendeari oso hurbila egingo zaiolakoan dago idazlea. «Ziur nago jende asko indetifikatuta sentituko dela. Askoren bizitzak daude hor. Baina hori, nobela honetan, gutxienekoa da», adierazi zuen.



Sakona, baina ez iluna
K.A.

BILBO

Ez da izan erraza. Hiruzpalau urteko lana izan da eta batzuetan trabatuta ibili da Laura Mintegi, atzo aitortu zuenez. «Banekien zertaz aritu baina ez nekien nola. Gazteagotan, askotan ardura izaten da berritasunen bat bilatzea forman. Baina aurrera joan ahala konturatzen zara berritasun hori nahiko azalekoa dela. Eta, aldiz, egiatan gauzak modu berri batera esaten dituzunean, berez datorrela formaren berritasuna. Hori gertatu zait liburu honekin», esan zuen. “Ecce homon”en badaude atal batzuk ohiko paragrafoen bidez idatzitakoak, eta beste batzuk non paragrafoak apurtuta, etenda daude. «Ezinbestekoa izan da, historiak berak eskatzen zuen», esan zuen egileak.

Bestetik, forma horrek erraztu egiten du irakurketa. «Ez dut uste beharrezkoa denik iluna izatea sakontasuna izateko. Posiblea da hausnarketa serio bat egitea, baina komunikazioan ezer galdu gabe».

Izenburuak ere azalpen bat behar du. «Askotan entzun izan dut espresio hori gure herrian. ‘Hecho un kristo’ bezalakoa da. Liburu honek titulu hori behar zuen. Hori lehenengo lerrotik jakin nuen», esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea