GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-21
Langraizko espetxearen egoera
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Salhaketak jakinarazi duenez, iragan martxoaren 13an, bere buruaz beste egiten saiatu zen Langraizko preso bat. Aurrekari psikiatrikoak dituen pertsona horrek besaurreko zainetan ebaki sakonak egin zituen. Familiak hura bisitatzeko aukera izan du; izan ere, egun oraindik Basurtun ospitaleratuta jarraitzen du, eta oso kezkatuta agertu da kartzela horretako «hurrengo hildakoa» izan daitekeelako. Azken 15 hilabeteetan, zortzi espetxeratu hil dira Langraitzen. Azkenengoa, martxoaren 9an. Bi preso horiek bertako funtzionarioen aurkako salaketa aurkeztu zuten iaz, Gasteizko epaitegian.

GASTEIZ

Presoen aldeko elkarte Salhaketak atzo jakinarazi zuenez, Langraizko espetxeko preso bat bere buruaz beste egiten saiatu zen iragan asteko astelehenean. Aurrekari psikiatrikoak zituen pertsona horrek besaurreko zainak moztu zituen, eta, ondorioz, Gasteizko Santiago ospitalera eraman behar izan zuten. Bertako unitate psikiatrikoan, ordea, ez zegoen tokirik, eta Basurtuko ospitalera bidaltzea erabaki zuten.

Besaurreko ebakiak «nahiko sakonak» zirela azaldu zuen Bizkaiko Salhaketako kide Carlos Hernandezek. Presoa tratatzen ari diren medikuek nork bere burua zauritzeko baino gehiago bere burua hiltzeko saioa izan zela adierazi dutela azaldu zuen, ebaki horien helburua «bere burua hiltzea» zelako. Egun, Basurtuko ospitalean jarraitzen du.

Hernandezek azaldu zuenez, presoak berak sendiari hots egin zion bere buruaz beste egingo zuela esateko. «Beste zerbait gehiago jakiterako, jada Basurtuko ospitalean zegoen», esan zuen Salhaketako kideak. Iragan martxoaren 9ko heriotzarekin gertatu zen moduan, preso horrek Langraizko hainbat funtzionarioren aurkako salaketa bat aurkeztu zuen iragan maiatzean, «ustezko jipoi eta lesioengatik». Ez zuen, ordea, bertako Segurtasun zuzendari ohi Mariano Merinoren kontra jarri.

Ospitalean bisitatzeko aukera izan du familiak, eta «oso kezkatuta» irten dela azaldu zuen Hernandezek, «bizitzeko gogorik gabe» aurkitu dutelako. Egoera hori izanik, Salhaketaren bitartez, espetxeko zuzendaritzari, Zigor Erakundeari eta gizarte osoari «dei publikoa» egin nahi izan die sendiak. Izan ere, familiak adierazi zuenez, Langraitzen suma daitekeen laguntza eta neurri eza direla-eta, bere buruaz beste egiten duen edota hilik aurki dezaketen hurrengo pertsona bera izan daiteke.

«Beste behin ere, ustezko tratu txarrak salatzen ari den pertsona bat bere buruaz beste egiten saiatu da, eta honetatik aterako den arren, kezkatzekoa da», nabarmendu zuen. Izan ere, egoera konpontzen ez den bitartean, bizitzeko borondaterik ez duelajakinarazi baitio familiari.

Segurtasuna

Presoen aldeko elkarteak berea egin du sendiaren ardura hori, eta, ondorioz, hark kartzelako zuzendaritzari eta dagozkien instantziei pertsona horren segurtasuna zain dezatela eskatu diela aditzera eman zuen.

Modu horretan, iragan martxoaren 9an Langraitzen gertaturikoa berriz pasa ez dadin lortu nahi dute. Alegia, bertako Segurtasun zuzendariorde ohiaren, Mariano Merinoren, kontra salaketa aurkeztu zuen preso baten gorpua aurkitzea.

Heriotza hori «ahalik eta azkerrena» iker dezatela eskatzeko idazkia igorri dio presoen aldeko elkarteak fiskaltzari. Zigor Erakundeak ere berezko ikerketa egingo zuela adierazi zuen. Amaitutakoan, horren ondorioak publikoak izan daitezela eskatuko du Salhaketak. Arreta publikoa sortzen duen informazioa dela uste du. «Arreta dela-eta, ezin dira kutxetan geratu. Espetxeetan gertatzen denari buruzko informazioa helarazi behar dute», azaldu zuen Hernandezek.

Era berean, martxan dauden ikerketa judizialei eransteko deia egingo duela gaineratu zuen. Izan ere, bere burua hiltzera bultzatzeagatik salaketa aurkeztu baitzuen. «Saio hori azkenean heriotza bilakatu da, eta horregatik, ikerketa bera delitua identifikatzean eta pasatutako gertakizunetan oinarritu behar da», jakinarazi zuen.

Zigor Erakundeak Langraitzen abian jartzekoak dituen neurriekin kritiko samar izan zen Hernandez. Iragan urteko uztailaren 15ean aurkeztu zuten suizidioak saihesteko “Txolezko Plana” gogora ekarri zuen. Haren bitartez, Langraitzen espetxeratuta zegoen pertsona kopurua jaitsiko zen eta funtzionario eta espetxeratuentzako lantegiak antolatuko zituzten. «Ordutik hona, hiru saio gertatu dira eta heriotza bat izan dugu», adierazi zuen. Plan horrek gainerako espetxeetan «eredu» gisa balioko zuela adierazi zuen Zigor Erakundeak.

«Borondaterik ez»

Hernandezen aburuz, neurriak «ziurrenik, aplikatzeko asmo errealik gabe» iragartzen dituzte; iritzi publikoa «desaktibatzeko» baino ez dira azaltzen. Espetxeko arazoak konpontzeko borondaterik ez dagoela sumatzen du Salhaketako kideak. Heriotzen berri izandakoan fiskaltzak ikerketa judizialak egiten dituela onartu bazuen ere, esan zuen maiz denbora handia behar dutela txostenaren emaitza sendiari igortzeko.

Haatik, hildakoari, hau da, Mariano Merinoren aurka salaketa jarri zuenari, eta atzo bertan ezagutarazi zuten suizidio saioari buruzko ikerketen emaitzak publikoak izan daitezela eskatuko diotela nabarmendu zuen, «gizarteak gertatutakoa jakitea merezi baitu».

Elkarretaratzea Gasteizko epaitegiaren aurrean

Langraizko Segurtasun zuzendariorde ohi Mariano Merinoren aurka zabalik dagoen auziaren inguruan adierazpenak izaten diren bakoitzean, Gasteizko epaitegiaren eraikinaren aurrean elkarretaratzeko deia egiten du Salhaketak. “No más muertes en las cárceles. Espetxeak apurtu” lelopean, dozenaka lagun bildu zen atzo. Modu horretan, ustezko sexu eta ekonomia jazarpenak eta mehatxuak direla-eta, Merinoren aurka salaketa jarri duten presoei elkartasuna helarazi nahi diete. Atzoko elkarretaratzeak, gainera, iragan martxoaren 9an Langraizko espetxean gertaturiko heriotza arbuiatzeko balio izan zuen, eta hildakoak Merino salatu zuen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruńea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea