GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-21
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Erabat erreta gelditu zen Oiartzungo Bake Epaitegia, atzo goizean, hainbat kaputxadunek lokalean likido sukoia isuri eta su eman ostean. Ez zen kalte materiala besterik izan, eta, Joseba Azkarraga Lakuako Gobernuko Justizia sailburuak eta Martin Baramendi alkateak esan gisan, aste honetan bertan edo hurrengoan berriro martxan izango da.

OIARTZUN

Oiartzungo Bake Epaitegia guztiz kiskalia gelditu zen atzo goizean hainbat ezezagun bertaratu, han zegoen langile bakarra kalera aterarazi eta likido sukoia aretotik isuri eta su eman eta gero. Informazio agentzien esanetan, aurpegia estalia zuten hiru ezezagunek egin zuten erasoa goiz partean, eta areto guztia erreta gelditu omen zen. Soilik, jaiotza-heriotza eta ezkontza agiriak atera omen ziren onik erasotik.

Goizeko 11.20an aurpegia estalia zuen ezezagun bat barneratu zen Bake Epaitegira, eta bertan aurkitzen zen langile bakarrari kalera irteteko esan zion. Hain justu, langile horrek berak azaldu zien komunikabideei gertatutakoa. Bigarren kaputxadun batek likido sukoia isuri ei zuen, hirugarren bat kanpoan gelditu zen artean. Aretoari su eman, eta sugarrek azkar batean kiskali zuten lokala, nahiz eta suhiltzaileek kasik ez zuten amatatu beharrik izan. Bizilagunak ere ez zituzten kalera atera beharrik izan.

«Isiltasun konplizea»

Bake Epaitegiko material guztia erre zen. Soilik, herritarren jaiotze-heriotza eta ezkontza agiriak salbatu ziren. Hala ere, aste honetan edo hurrengoan martxan izango da berriro, Joseba Azkarragaren esanetan.

Gasteizko Gobernuko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua Oiartzungo Bake Epaitegira bertaratu zen arratsaldean, erasoaren kalteak ikustearren. Hitz gogorrak izan zituen, espresuki ezker abertzaleari zuzenduz.

Eraso honen aurrean isilik ez egoteko esan zion Batasunari, jarrera hori, Azkarragaren esanetan, «isiltasun konplizea» baita. «Ez du balio gatazka kaleetatik aterako dela esateak eztabaida mahaira eramateko, eta horrelako egoeren aurrean isilik egotea», eta «beraiei judizialki gertatzen zaizkien gauza guztien erruak besteei egoztea», gaineratu zuen Lakuako Justizia sailburuak.

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian Gobernu espainolaren ordezkari Paulino Luesmak ere gogor salatu zuen erasoa, eta berandu baino lehen Bake Epaitegiari eraso egin ziotenak ere Justizia Admistrazioaren aurrean azalduko direla nabarmendu zuen.



Alderdiek eta Udalak gogor salatu dute
GARA

OIARTZUN

EAJ, EA, EB, PSE, PP, Aralarrek eta Oiartzungo Udalak gogor salatu zuten atzo goizean Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia utzi zuen erasoa.

Eusko Alkartasuneko Martin Beramendi buru duen Oiartzungo Udalak gogor gaitzetsi zuen erasoa, bai eta «kobertura politikoa ematen dietenei» horrelako ekintzak «kondenatzeko» galdegin ere. Gainera, hauteskundeetan bozen gehiengoa jaso zuen Abertzaleon Oihartzuna plataformari zuzentzeko aukera ez zuen galdu alkateak, «oiartzuarren aurkako erasoa» sala dezan, «horrela armak bide baketsuengatik ordezkatzeko egiten duten apustua benetakoa dela erakusteko».

Prozesuari «frenoa»

EAJko Gipuzku Buru Batzarrak ere erasoarekiko gaitzespena adierazi zuen, eta «bakea eta normalizazioa lortu nahi duen Euskal Herriaren gehiengoari bizkarra» ematen diola salatu zuen.

EAk eta Ezker Batuak ere bat egin zuten ekintza horrekin «bake bidean sakontzeko frenoa ezartzen» diola salatuz. PSEk ere gogor salatu zuen erasoa, Aralarrek eta PPk egin zuten bezala.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea