GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-21
Silveirak Nafarroako Txapelketan faborito dela erakutsi zuen Atarrabian
·Arozena, Etxabe, Barberena, Zelaieta, Lagoma, Olaetxea eta Soto izango dira berekin finalean

DONOSTIA

Xabier Silveirak sasoiko dagoela erakutsi zuen Atarrabian larunbatean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren finalaurrean, eta Elizondon apirilaren 1ean egingo den finalerako txapeldungai nagusia dela frogatu zuen, bera baita 433,5 punturekin finalisten zerrendan lehena; bigarrenari, Jon Barberenari, hamabost puntu kentzen dizkio. Oraindaino zerrendan buru zihoan Estitxu Arozenari aurrea hartzea lortu zuen lesakarrak larunbatean.

Antolatzaileen esanetan, Atarrabiako saioa Nafarroako Txapelketaren historian izan denik onenetakoa izan zen, eta Silveira eta Barberena nabarmendu ziren beste guztien gainetik.

Saiora berrehun entzuletik gora joan zen. «Aretoa erabat bete zen, eta ale batzuek kanpotik jarraitu behar izan zuten finalaurrekoa», esan zuen antolatzaileetako batek.

Saio horretan inguruko bertso eskoletako ikasleak ere aritu ziren beren abilidadeak erakusten. Barañain, San Jorge eta Txartreako bertsolari gazteak izan ziren saioan kantatu zuten ikasleak.

Sailkapen horretan, beraz, Silveira eta Barberenaren (418) ondotik Estitxu Arozena (413,5) dator, Jose Juan Zubieta Etxabe (405) segidan, eta Julen Zelaieta (402), Erika Lagoma (398), Iñigo Olaetxea (391) eta Julio Soto (384) ondoren.

Horrenbestez, erabakita geratu da apirilaren 1ean Elizondoko Lur dantzalekuan arratsaldeko seietan hasita jokatuko den finaleko zortzi bertsolarien zerrenda. Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna kantatuko dituzte. Zortziko txikian arituko dira ondoren, gaia emanda ofizioka. Mainontzi doinuarekin frogatuko dira binaka, gaia emanda, eta kartzelako lanarekin erabakiko da txapelduna, azkenik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea