GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-21
Madiko langileek zuzendaritza salatu dute

ERRENTERIA

Errenteriako Txirrita Maleo industrialdean dagoen Madi lantegi mekanikoko hamar langileek «duela bi hilabete luze» kalean daudela salatu zuten, atzo, enpresaren parean bertan emandako prentsaurrekoan. Langileek LABeko Metalgintzako 30 bat kiderekin batera egin zuten agerraldia.

Enpresako lau bazkideen jarrera publikoki salatu zuen atzo Sabin Etxabegurenek, LABeko lantokiko ordezkariak, eta AsierMuñoz langileak. «Hogei urte baino gehiago berekin lanean egon diren langileak kalean uzteagatik salatzen ditugu, ez baitute inongo lotsarik», esan zuten. Bi langileek adierazitakoaren arabera, enpresa kitapen-prozesuan dago, eta negoziazio prozesu luze eta gogor baten ondoren lantegia itxiko dutela argi daukate. Ziur daude haiek kalean utziko dituztela.

Gainera, adierazi zutenez, lau bazkideek urte askoan moldeak egiten egon ondoren aterabide pertsonalen aukera hartu dute, eta enpresa hiltzen utzi.

Gerentearen kudeaketa

Lantokiko gerenteak enpresaren kudeaketa «nahi duen moduan» egin duela ere salatu zuten. «Berea den beste enpresa baten mesederako aritu da, eta Madirentzat kalte ekonomikoak ekarri dituen erabakiak hartu ditu», gaineratu zuten bi langileek.

Hori ikusita, Madiko langileek «bazkide guztiak» egiten dituzte oraingo egoeraren errudun. «Bi hilabete daramatzagu lanera etortzen lan egin gabe, konponbide duin bat negoziatzeko prest. Baina jadanik konturatu gara bazkideen erabakia ohiko likidazio prozesu baten aldeko aukera izan dela, eta horren ondorioz, langileok ezingo ditugu dagozkigun kalte-ordain guztiak kobratu», adierazi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea