Bazter guztietatik egiten diote presio Hamasek eratu duen Gobernuari
Ez da izango erraza aurki eratuko duten palestinar Gobernu berriaren zeregina. Israelek eta AEBek mehatxuen bideari eusten diote; Europak ere bai, baina bere jarrerari zenbait ñabardura erantsiz; Al Fatah mugimenduko milizianoek tiroka egiten dute protesta Gazan; eta herritarrek okupatzaileen jardueraren eraginez gosea pasatzen ari dira eguneroko bizimodua hobetzeko neurriak hartzeko exijitzen diote, eta Israelekin bake negoziazioak hasteko.
GAZA
Europar Batasuneko Atzerri ministroek bilera egin zuten atzo Bruselan, eta, beste gai batzuen artean, Hamasek eratuko duen Gobernuarekin zer egin aztertu zuten. Erabakirik ez dute oraindik hartu. Philippe Douste-Blazy ministro frantsesak esan zuenez, Gobernu berriak egiten duenaren arabera hartuko dituzte erabakiak.Estatubatuarrek eta israeldarrek agertu duten jarrera baino jasangarriagoa dirudi europarrena, baina azken finean, mezu bera bidaltzen diete Jerusalem, Gaza eta Zisjordaniako palestinarrei: berek nahi duten bezala Israel onartzen ez badute era ofizialean, zigor eta isunak jartzen hasiko direla. «Ez dugu Ilargia eskatzen esan zuen atzo Javier Solana Atzerri eta Segurtasun arduradun gorenak. Hamas guk esandako bidean urratsak egiten ikusi nahi genuke. Hamasen jarrera ez da bidezkoa erantsi zuen. Bidezkoa izango balitz, beste alderdi politikoek bere Gobernuan esku hartzea onartuko lukete». Ismail Haniyeh lehen ministroak igande gauean eman zion Mahmud Abbas Abu Mazen presidenteari bere Gobernuko kideen zerrenda. Presidenteak PAE Palestinaren Askapenerako Erakundean aurkeztuko du 24 izenez osatutako zerrenda emakume bat eta kristau bat ageri dira bertan, gaia Parlamentura eraman aurretik. Diputatuen oniritzia jasoko du Haniyehren proposamenak, Hamasek gehiengo absolutua baitu Ganberan. Acharf Al-Ajrami politologoak “Al Ayyam” egunkarian atzo idatzi zuenez, Hamasek dagoeneko jaso du bere lehenengo porrot politikoa, ez baitu lortu beste alderdien sostengurik, hauteskundeetan irabazi ostean beren buruari ezarri zioten helburua alegia. “Al Qods” egunkariak, berriz, Gobernu berriaren arrakasta edo porrota herritarren bizimodua hobetzeko ahalmenaren araberakoa izango dela dio. Lurralde okupatuetan gehien irakurtzen duten egunkariaren iritziz, Hamaseko buruek uztartu behar dituzte beren hitzaldian herritarren bake nahia eta nazioarteko babesa lortzeko moduko mezuak, okupazioari bidezko irtenbidea eman ahal izateko. Horretarako, “Al Qods” egunkariak uste du Hamasen Gobernuak lortu behar duela arabiar eta musulman estatuen laguntza eta nazioarteko gainerako agenteekin harreman orekatuak izatea. Nazioarteko harremanak alde batera utzita, etxean ere gogorarazi dizkiote lehen ministroari konpondu beharreko arazoak. Al Fatah mugimenduko zenbait milizianok tiroka egin zuten atzo protesta Gazan. Eraikin ofizialak hartu zituzten, lanpostuak exijitzeko. Protestak PANen Poliziak esku hartzea eragin zuen eta borroketan gutxienez bederatzi pertsona zauritu zituzten.
Olmert anuncia cambios de fronteras
GARA
JERUSALEN Ehud Olmert, el sucesor de Ariel Sharon al frente de Kadima y del Gobierno israelí, ya se ve ganando en las elecciones del próximo día 28 y adelanta su «programa», que básicamente consiste en imponer nuevas fronteras a los palestinos con el visto bueno de EEUU, su gran valedor. En declaraciones a la radio del Ejército, Olmert manifestó que las fronteras entre el territorio de Israel y el de Cisjordania «serán sensiblemente diferentes a las de hoy». Anteriormente reveló que, de ser elegido primer ministro, fijaría las fronteras definitivas de Israel para el año 2010. Ehud Olmert insistió en que los tres grandes bloques de colonias judías de Cisjordania Gush Etzion, Maale Adumin y Ariel quedarían del «lado israelí». Ha pasado ya una semana desde que el Ejército israelí destruyó la prisión de Jericó y secuestró a varios presos, entre ellos el secretario general del FPLP, Ahmed Saadat. En una encuesta hecha pública dos días después, el 47% de los israelíes dijo que la decisión de asaltar la prisión estaba basada en consideraciones electorales. Punto de inflexión Observadores opinan que el decreciente apoyo que auguraban los sondeos a Kadima llevó a los estrategas a diseñar la operación de Jericó para reforzar la imagen de su candidato en el campo militar, donde no tiene ninguna experiencia ni logros para presentar al electorado, todo lo contrario que le ocurría a Ariel Sharon. Lo cierto es que el asalto supuso un cambio de tendencia y Kadima volvió a subir en los sondeos. Por otra parte, algunos analistas sostienen que EEUU ha presionado al presidente palestino para que retrase la investidura del nuevo Gobierno hasta después de los comicios israelíes, considerando que esa imagen restaría votos a Kadima y a los laboristas para dárselos al Likud de Netanyahu. Gaza se queda sin alimentos
El Programa Mundial de Alimentos advirtió de que se está quedando sin reservas de víveres para distribuir en la franja de Gaza y pidió a Israel que permita la entrada de cargamentos de comida a través de Karni. De ello depende la supervivencia de decenas de miles de palestinos. -
|