GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-03-21
Ttotto, lortuko diagu!

Eta horretan ari gaituk, Ttotto, eta zinez lortuko diagu. Errepresioa besterik ez gara ezagutzen ari egunotan, bi estatuek dakiten hizkuntza bakarra dela dirudi, hire erailketaren ardura duten haiek guztiek temati jarraitzen ditek, herri honen askatasunaren aldeko jardunean lanean etenik gabe ari garen gizon eta emakumeen aurkako jazarpen lotsagabea egiten, arduradun politikoak bahitzen eta kartzelaratzen, euskal presoen aurkako dispertsio politika areagotzen, haiek heriotzara kondenatuz.

Ai ama eta PNV eta Ertzaintza, a zer-nolako lan polita egiten ikusi dizkiagun egunotan, hamaika ikusteko jaioak omen gaituk eta Santurtzin eta Portugaleten ikusitakoak argibide gehiegi ematen dizkik. Guk jarraituko diagu esaten Ertzaintza hau ez dela herriarena, beste herri baten interesak defendatzen dituelako gure herriaren interesen gainetik, Auzitegi Nazionalaren agindu guztiak txintxo-txintxo eta espainol hizkuntza garbian betetzen dituela. Benetan Ertzaintza eta PNVren argudioak azken asteetako gertaeren gainean argigarriak dituk zertan dabiltzan garbi adierazteko: Espainiako konpainia baten sukursalak euskal herrian, horixe direla, ez besterik. Euskal herritarrak eta bere eskubideak bost axola, negozioa tartean dagoenean.

Guk berriz, argi eta garbi jarraituko dugu. Errepresioaren aurrean gure alternatiba konponbidea izango duk eta horretarako deitu genuen greba martxoaren 9an, hainbeste errepresio eta hainbeste jazarpen eta oztoporen aurrean, herri honek benetako konponbidea behar duela adierazteko eta uste diagu euskal gizarteak mezua ulertu zuela baita Grande Marlaska jaunak ere. Horregatik astelehenerako deitu zuen Arnaldo Otegi deklaratzera beste hainbat arduradun politikorekin batera. Grebaren arrakastaren seinale. Porrot egin izan bazian grebak, ez zian zigorrik eman beharrik izango. Estatu arrazoia omen. Hauek dena kartzelarekin eta isunekin konpontzen ditek. Ez dituk jabetzen dabilen herri bat garela, ez garela geldituko eta Argalak bere garaian esan zuena oso gure egin geniala, antolakuntza eta borrokaren bitartez euskaldunok historikoki jakin izan diagula gauzak bere tokian jartzen.

Ttotto, hire heriotza gertatu huen unean esan genian gauza bera esango diagu oraingoan ere, ezker abertzaleak ez du etenik izango herri honi dagozkion eskubideak aitortzen ez zaizkion bitartean, hitza eta erabakia euskal herritarren arma izaten ez den bitartean ez diogu lana egiteari utziko. Eta apirilaren 1ean Bilboko kaleak jendez gainezka beteko ditugu hori bera aldarrikatzeko. PNVk dagoeneko esan du ez dela joango, argigarria benetan.

Agur eta ohore Ttotto, jarraituko diagu...

Nekane Txapartegi



Euskarazko izena ofizialtzeko eskaera
Administrazioan Euskaraz taldeak eremu mistoko hainbat udali euskarazko izena ofizial egi- teko eskaera egin die.

Abartzuza, Eaurta, Egues, Espartza, Etxarri, Ezkabarte, Itza, Jaitz, Ollaran, Oltza, Orontze, Otsagi, Sarze, Xulapain, Zabaltza eta Ziriza euskarazko izenak ofizial izateko bidean jarriko lirateke udalek nahiko balute, erderazko izen ofizialekin batera: Abarzuza, Jaurrieta, Egüés, Esparza, Echarri, Ezcabarte, Iza, Salinas de Oro, Ollo, Olza, Oronz, Ochagavia, Sarriés, Juslapeña, Zabalza eta Ciriza.

Eremu mistoko beste hainbat herritan dagoeneko euskarazko izena ofiziala da. Garaia da gainontzeko herrietan ere halaxe izateko.

Abenduaren 15eko 18/1986 Euskarari buruzko Foru Legeak halaxe dio 8. artikuluan: Eskualde mistoan, gazteleraz adierazitako izenek euskaraz jatorrizko eta ohizko izen bat baldin badute, biak erabiliko dira. Nafarroako Gobernuak, Euskaltzaindiaren aldez aurreko txostenari jarraiki, erabakiko ditu herrietako izen ofizialak. Izen ofizialak ondorio guztietarako legezkoak izanen dira eta errotuluak haiekin bat etorriko dira.

Euskarazko izenak ofizial izendatzeko tramitea normalean udalek hasten dute. Horrexegatik, Administrazioan Euskaraz taldeak udal horiei beren erantzukizuna beren gain hartzeko eskatzen die.

Ez dezala inork pentsa, euskarari eta euskaldunoi dagokigun hizkuntz politika Nafarroako Gobernuaren kontua soilik denik. Bakoitzak bere harea aletxo bat jarri behar du lan horretan.

Iñaki Arrizibita - Administrazioan Euskaraz taldea



Al alcalde de Tolosa
Me dirijo a usted para expresar mi malestar hacia nuestro Ayuntamiento. Ya estamos en plenas obras del encauzamiento del río Apatta Erreka, que afectan directamente tanto a los vecinos de Ibarra de Apatta Erreka como a los de Tolosa del barrio San Blas. Antes de que se iniciaran, me dirigí al Ayuntamiento para que vinieran a nuestro barrio y analizasen las medidas que se podrían adoptar, sobre todo alumbrado y accesos a las viviendas. Los responsables que vinieron del Ayuntamiento me dijeron que las obras sólo iban a durar dos meses, y que no era necesario instalar un alumbrado alternativo, aun sabiendo que iban a quitar el actual.

Antes de carnavales ya cortaron el acceso por carretera por Tolosa, por lo que para acceder a nuestras viviendas tenemos que venir por la carretera que va a Leaburu, vía Amaroz. Y para llegar a pie, tenemos que pasar por el barrio San Ignacio y acceder por Emeterio Arrese. Llamamos al Ayuntamiento para que viera que el acceso a pie, sobre todo de noche, estaba peligroso.

El 1 de marzo, los encargados de las obras quitaron las lámparas de alumbrado y trabajadores del Ayuntamiento se las llevaron. Se fue la luz. Al día siguiente hicimos un escrito en nombre de los vecinos para solicitar formalmente que nos pusieran el alumbrado, sobre todo para que no tuviéramos que lamentar ningún percance, teniendo en cuenta que van a hacer un socavón de tres metros.

Todos los días hemos llamado por teléfono a la Policía Municipal para que hicieran llegar a los responsables del Ayuntamiento que seguíamos otro día sin luz. También he llamado todos los días para conseguir hablar con usted, pero siempre estaba hablando por la otra línea, y aunque he informado a su secretaria, tampoco he recibido respuesta.

El día 6 puse una parcanta en la que decía que el Ayuntamiento de Tolosa nos negaba la luz, y el día 7 pasó un trabajador del Gobierno Vasco que vio la pancarta y gracias a él nos pusieron la luz. Pero seguimos sin respuesta del Ayuntamiento.

José Ignacio Sagredo - Vecino del barrio de San Blas (Tolosa)



Eskerrik asko, bihotz-bihotzez
Gorrotxategi Arin familiak gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Donostiako Ospitalean Anjel zaintzen hainbeste ahalegindu diren guzti-guztiei.

Gure saminaren erdi-erdian eskerrak eman nahi dizkiegu Donostiako Erresidentzian egokitu zaizkigun profesio- nalei, pozgarri egin baitzaigu zein gozo eta zein xamur eraman duten gure Anjel, 412 gelan egon den bitartean. Benetan, estimatzekoa da ospitale horretako 4. solairuan dagoen Hematologia saileko langileen gizatasuna: bai zaindariena, bai garbitzaileena, bai laguntzaileena, bai erizainena, bai medikuena, bai eta lan-talde hori guztia osatzen duten guzti-guztiena ere.

Gure barruak denen izenak aipatzea eskatzen digun arren, ez dugu inorena idatziko, baten bat ahazteko beldur garelako; baina jakin ezazue, bere txarrean, oso gustura sentitu garela zuek denek Anjeli eman diozuen maitasunarengatik eta egin duzuen ahaleginarengatik. Izenik ez, baina zuen jarrera gure bihotzean geratuko da betiko.

Zaila da oso hitzetan azaltzea Anjel gureak jasan behar izan duen gaitz oldarkor eta erasotzaile horren ondorioz bizitu ditugun uneen nolakoa. Hala ere, oso garbi izan dugu hasieratik ospitalean lanean diharduen lan-taldearen giza balioak babestu egin gaituela momentu lazgarri horietan. Eskerrik asko.

Samina garratza da, Anjelek utzi digun hutsunea izugarria, baina, esan bezala, malkoak begietan ditugun honetan, eskerrik asko den-denei, bihotz-bihotzez.

Gorrotxategi Arin sendia



«Orereta» urtekaria, herriaren leiho
Abiadura handiko gizartean bizi gara gaur egun. Askotan ahaztu ere egiten zaigu zer egin genuen joan den astean, eta, are gehiago, zer gertatu zen orain hilabete gure herriko kaleetan. Baina sona handiko gertaerek baino gehiago, eguneroko gauza eta ekintza txikiak dira norberaren bizia osatzen eta eraikitzen dute- nak. Eta, zer esanik ez, herri baten historian.

Orereta herria, esaterako, horren adibide garbia da. Horregatik jaio zen 1996an “Orereta” urtekaria, gure herriko herri mugimenduaren isla eta adierazle garbia izateko. Eta hala izan zen hiru urtez segidan, 1998a arte.

Zorionez, egitasmo eder bezain garrantzitsu horri segida ematea erabaki genuen iaz. Izan ere, eta hau ere zorionez, altxor preziatua izaten jarraitzen baitu gure herri maiteak: herri bizia eta dinamikoa, egunez egun eta arloz arlo, dozenaka taldek eta milaka herritarrek biziraunarazi eta erakitzen dutena. Eta bizitasun hori ezagutzeko nahiz ezagutarazteko leihoa izan nahi du “Orereta” urtekariak.

Modu honetara, urtekariaren bitartez, gure herri aberasgarriaren memoria historikoa elikatzen jarraitu nahi dugu. Iragana ikusiz eta ikasiz eraikitzen baita geroa. Aurrera jotzeko ezinbestekoa baita atzera begiratzea.

Eta benetan merezi du atzera egin eta tarte bat hartzea 2005ak Oreretan zer utzi zigun aztertzeko eta hausnartzeko. 2005. urtea jarduera ugariz eta bizitasun harrigarriz beterikoa izan baitzen gurean: urtarrilean 1975-2005 hamarkadei buruz- ko jardunaldietatik hasi eta abenduko San Tomas egunera eta Olentzeroren etorrera arte, gertakizun guztiak kontaezinak dira lerro hauetan.

Hemendik gutxira izango dugu/duzue horretarako aukera, “Orereta 05” urtekariak argia ikustean. Urtekariaren fase berri honetan argitaratze data aldatu baitugu, urte natural guztian izandakoak aintzat hartu ahal izateko.

Ordura arte, ez adiorik.

Luis Elberdin, Mikel Hoyos, Mitxel Blanco, Eider Rodriguez eta Enara Lizarralde - Oreretako Herri Mugimendua


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea