GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-21
Gorka Ovejero (*)
Eskubide guztiak, sakandar guztiendako

Gizarte-bazterketari aurre egiteko eta Sakanara iritsi diren eta iristen ari diren etorkinei behar bezalako harrera egiteko ­garrantzitsua hartzen dituztenentzat zein iristen direnentzat, administrazio publikoentzat zein gizarte erakundeentzat­, garrantzitsua da oso etorkinek euskara ikasteko aukera izatea, eta ikastea garrantzitsua dela uler dezatela. Etorkinek ulertu behar dute euskara ikastea garrantzitsua dela, ez bakarrik lana lortzeko edota hezkuntzaren ikuspuntutik, baizik eta euskara kohesio sozialerako elementua delako, hau da, baztertzailea ez den nortasun-elementua. Hizkuntza bat ikasteak, gainera, hizkuntza hori bizirik iraunarazten eta berreskuratzen laguntzen du.

Etorkin gehienek, kulturen arteko desberdintasunak direla eta, ezusteko handia hartzen dute harrera egiten dien herrialdera iristen direnenean. Gainera, horietako askok ez dakite, gaztelaniaz gain, Euskal Herrian badela beste hizkuntza bat, gutxitua dagoen bertako hizkuntza, hain zuzen. Beraz, oso garrantzitsua da etorkinek euskal hizkuntzaren normalizazio prozesuan parte hartu ahal dezaten elkarguneak sortzea. Era berean, ezinbestekoa da onartzea etorkin horiek gizartearen eta kulturaren ikuspuntutik desberdinak direla, eta pairatzen dituzten diskriminazio eta baztertze egoeren aurrean batera jokatu behar dugula.

Etorkinek haienganako politika murriztailea, hiritartasun -eta naziotasun- eskubideen ukapena, lan-merkatuaren segmentazioa eta kolokatasunak nahiz jarrera xenofoboak pairatu behar izaten dituzte. Horren eraginez, haientzat izugarrizko garrantzia hartzen dute norberaren identitateak, kulturak, hizkuntzak eta erlijioak, batetik; eta hemengo eta jatorrizko herrialdeko erreferentzia-taldeak, bestetik. Izan ere, horiek guztiak euskarri bihurtzen dira beraientzat gure artean jarraitu ahal izateko, azken finean, horiek ematen baitiete guk eman ezin diezaiekeguna: oinarrizko duintasuna eta gutxieneko segurtasuna.

Ezinbestekoa da euskal gizartearentzako eta etorkinentzako hiritartasun eta naziotasun eskubideak aldarrikatzea ­hizkuntza eskubideak barne­. Sakanan eta Euskal Herrian egun dugun erronka da inmigrazioaren aniztasuna euskararen normalizazioaren aldeko elementu gisa erabiltzeko gai izatea. -

(*) Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea