GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-21
Beste bi emakume funtzionariori hartu die deklarazioa epaileak

GASTEIZ

Langraizko Segurtasun zuzendari ohi Mariano Merinoren aurkako prozesuak aurrera jarraitzen du Gasteizko epaitegian. Atzo, espetxeko beste bi emakume funtzionarioren adierazpenak entzun zituen epaileak. Espetxeratuek salatu dituzten sexu-jazarpen horiek zuzenean aitortu ez bazituen ere, Merinoren profesionaltasuna «urria» zela esan zuen.

Emakumeen moduluetan sarriegi sartzen zela nabarmendu zuen, baita zaintza txandan egoten ez zenean ere. Bertara joateko, apaintzen zela eta kolonia ere erabiltzen zuela gaineratu zuen. Emakumeekiko jarrera arraroa zuela baieztatu zuela azaldu zuen Bizkaiko Salhaketako kide Carlos Hernandezek. Are gehiago, fisikoki erakargarriak iruditzen zitzaizkionak askoz hobeto tratatzen zituela iruditu zitzaiola nabarmendu zuen funtzionarioak Hernandezen hitzetan.

Funtzionario batek, gainera, Langraiztik alde egin zuen emakume espetxeratu bati buruz hitz egin zuten. Joan aurretik, Mariano Merinoren «jazarpena» ez zuela jasaten eta, ondorioz, Langraiztik ihes egin behar zuela azaldu omen zien horrek beste preso eta funtzionarioei. Ez da, ordea, emakume horri buruz mintzatu den lehenengoa. Presoa eta beste funtzionario batek azaldu diote emakume horren egoera epaileari.

Merinoren deklarazioa

Salhaketa pozik agertu zen testigantza horiekin, behin eta berriz salatzen ari direna baieztatzen baitute. Espetxeko Segurtasun zuzendariorde ohiaren aurkako salaketa gehiago aurkeztu dituztela aintzat hartuta, berriro ere epailearen aurretik pasatu beharko duela nabarmendu zuen Hernandezek.

Horrekin hirugarren aldia izango litzateke. Lehendabizikoa iragan uztailean izan zen eta emakume espetxeratu batek ezarritako lehenengo salaketari buruz hitz egin behar izan zuen. Irailean, bigarren hitzordua iritsi zen, Langraitzen espetxeratuta dagoen beste emakume batek aurkeztutako salaketa dela-eta. Ordutik hona salaketa gehiago aurkeztu dituzte eta, horregatik, horietaz mintzatu behar dela adierazi zuen Bizkaiko Salhaketako kideak.

Gustura agertu zen epailea izaten ari den jarrerarekin, eta, horiek hala, eskakizun hori ez dela beharrezkoa izango uste du: «Ziurrenik, berak egingo du; hala ere, eskatuko dugu». Orain arte, lau emakumek eta hiru gizonek salatu dute Merino, eta martxoaren 9an hilik agertu zena bat izan zen. Beste emakume batek epaileari sexu-jazarpena egin ziola esan bazuen ere, ez du salaketarik jarri nahi izan.



Espetxe sistema arbuiatu du kapilauak
M.B.

GASTEIZ

Langraizko espetxeko kapilau Txarli Martinez de Bujandak kartzela horren egoerari buruz hitz egin zuen atzo Radio Vitorian. Kartzelak arazoak dituela adierazi zuen bertan. «Langraitzen, gainontzeko espetxeetan gertatzen den gisa, espetxe sistemaren arazoa dago».

«Zigortuta dagoen pertsona batek, denbora handi edo txikirako bada ere, ez du kanporatzeko inongo itxaropenik», adierazi zuen. Alde horretan, zenbat eta zigor luzeagoak, orduan eta zailagoa dela irtetea eta hainbat eta errazagoa sartzea», esan zuen Martinez de Bujandak.

Bestelako arrazoi batzuk ere aipatu zituen kartzela horren egoerari buruz hitz egiterakoan. Horien artean, Langraitzera arazoak dituen gero eta jende gehiago joaten ari dela nabarmendu zuen. «Asko erabat hondatuta iristen dira», adierazi zuen. Horretaz gain, laguntza psikologiko nahikorik ez dagoela esan zuen. Sortzen diren tentsioei buruz ere mintzo zen kapilaua.

Azkenaldian, diru gehiago iristen ari dela esan bazuen ere, espetxea osotasunean hartu behar dela jakinarazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea