GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-03-21
- Belar hockeya
Atletikok eta Realak galdu egin dute

DONOSTIA

Orain dela aste gutxi batzuk Ohorezko Maila berriro abian jarri zenez geroztik, bertan ari diren bi euskal taldeentzat ez dira emaitzak batere gozoak izaten ari.

Mutiletan Atletiko San Sebastianek, eta nesketan Realak, galdu egin baitituzte beren norgehiagokak. Bi taldeek sailkapeneko lehenengoaren aurka jokatu dute eta kasualitatea bada ere, bietan emaitza bera izan da, 4-2. Aldaketa bakarra zelaia izan da. Mutilak etxean aritu dira, eta neskak kanpoan.

Atletikok bazekien partida hasi aurretik neurketa zaila izango zuela, eta horrelaxe izan zen, ezin izan baitzuen Ligako talderik onenaren aurka, eta azkenean 2-4 galdu behar izan zuten.

Hala ere, donostiarrek bikain ekin zioten partidari, eta Oscarisek bigarren minutuan aurretik jarri zituen etxekoak, nahiz eta berehala kanpotarrek berdindu egin zuten. Berriro ere zuri-urdinak aurreratu ziren markagailuan Oscarisek lortutako golari esker, eta 2-1ekoarekin atseden hartzera joango zirela zirudienean, Terrasak berdindu egin zuen, eta horrek min handia egin zien etxekoei, gero ez baitzuten asmatu Terrasari aurre egiten.

Relakak, berriz, 4-2 galdu zuen Club de Camporen zelaian, nahiz eta hasiera bikaina izan zuen. Lehen zatian donostiarrak askoz ere hobeto aritu ziren, eta joko on horri esker, Guajardok eta Floresek lortutako golei esker, 0-2 aurretik jarri ziren gipuzkoarrak.

Norgehiagoka ezin hobeto jarri zen zuri-urdinentzat, baina Club de Campok argi eta garbi utzi zuen zergatik den sailkapeneko lehenengoa, eta partidari buelta eman eta amaieran puntuei eutsi egin zien.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea