GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-21
- Liga Federala
Donibane Lohizunek galdu egin du bigarren faseko estreinako partida
·Bigarren Mailan, Nafarroa eta Maule sailkapeneko lehen postuan daude

DONOSTIA

Triste itzuli dira Donibane Lohizuneko zale eta jokalariak Lurdatik. Hantxe hasi dute Ligako bigarren fasea, eta estreinako partidan porrota jaso dute, 23-16 galdu baitzuen. Ilusio handia dago aurten Donibanen, baina herenegun gauzak ez ziren nahi bezala atera.

Lapurtarrak 0-3 eta 6-13 aurretik egon ziren markagailuan, baina aldeari eusten ez zuten asmatu, eta azkenean garaipenak ihes egin zien. Lau taldeko multzoak dira bigarren fasean, eta hutsak egiteko oso tarte txikia dago, hirugarren fasera sailkatu nahi baldin bada. Zigorrengatik lortu zuten entsegua, eta Haisagerrek transformazio bat eta hiru zigor-kolpe egin zituen.

Honako hauek jokatu zuten Donibane Lohizunen: Haisagerre, Tajer, Legorff (Oliva), Labrouche, Otondo, Ibarburu, Balhadere (Urruti), Fagoaga, Pardon, Etxegarai (Miura), Lafont (Puleoto), Saint Jean, Sallato, Guilçou eta Vadillo.

Bigarren Mailan, seigarren multzoan, Bokalek Castelsarrasinen galdu ostean sailkapeneko lehen postua galdu du, eta postu hori Nafarroak hartu du. Izan ere, Nafarroa Beherekoek 18-9 irabazi zioten Bazasekoei. Garaik egin zuen lehen entsegua, eta talde osoak bigarrena. Zelanek transformazio bat eta bi zigor-kolpe gauzatu zituen. Bokalek, 13 eta 3 galdu zuen, partida kaskar baten ostean. Benouadak egin zituen puntuak zigor-kolpe bat eginda. Angeluk, berriz, gero eta zailago dauka mailari eustea, 12-19 galdu baitzuen Vuilleneuverekin. Olasok egin zituen puntu guztiak lau zigor gauzatuta. sailkapenean, Nafarroa lehen postuan jarri da 39 punturekin; Bokale bigarren doa 37rekin, eta Angelu azken bigarren 26 punturekin. Zazpigarren multzoan, Maulek lehen postuan jarraitzen du Bizanosi 18 eta 9 irabazita. Zuberotarrek lan asko egin behar izan zuten garaipena eskuratzeko, baina bigarren fasea gero eta gertuago dute. Lehen postuan daude Aire-sur Adour taldearekin berdinduta, biek 40 puntu dituzte.

Hirugarren Mailako emaitzak hauek izan ziren: Bardoze 19 / Montfort 13; Senpere 9 / Floirac 10; Sevignac 28 / Hendaia 26; Mugerre 12 / Grenade 9 eta Parentis 3 / Donapaleu 13. Cote Basque-Landes Ligan, hauek izan ziren emaitzak: Urruña 17 / AS Baiona 3; Uztaritze 9 / Lesperon 18 eta Castets 39 / Bidarte 8.

Ohorezko B Maila

Ohorezko B Mailan atzeratutako partidak berreskuratzeko balio izan du asteburuak, eta euskal derbia izan da Durangon. Batzuentzat ondorio bikainak utzi ditu, besteak kinka larrian utzita. Durangok 38 eta 20 irabazi zion Hernaniri. Horri esker, bizkaitarrek mailari eusteko txartela lortu zuen, eta Hernanik datorren igandean jokatuko den azkeneko jardunaldian garaipena derrigorrezkoa izango du. Gipuzkoarrak Valentziari irabaztera behartuta daude, bestela heldu den urtean Nazional Mailan izateko arrisku handia izango baitute. Maila horretan jarraituko ez duena Bera Bera B da, 25-26 galdu baitzuen Rioja Logroñokoaren aurka, mailari eusteko kanporaketan. Joanekoan 9-15 galdu zuten, eta donostiarrek heldu den urtean berriro ere Euskal Ligan jokatu beharko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea