GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-21
Presoen egoera salatu du Errepresaliatuen Nazioarteko Konferentziak

BERLIN

«Okupazioa, esplotazioa, guda eta errepresioaren kontrako nazioarteko konferentzia» izenarekin egin zuten joan den asteburuan, hilak 17 eta 18, Berlinen, munduko errepresaliatu politikoak elkartu dituen nazioarteko konferentzia. Euskal Herriko ordez- karitza ere presente izan zen, eta aipa konferentziak aho batez euskal preso politikoen aldeko ebazpen bat adostu zuen larunbateko saioan.

Palestina, Kolonbia, Turkia, Kurdistan, Irlanda, Suitza, Alemania, Irak, Iran eta Euskal Herriko ordezkaritzak elkartu ziren igaro den asteburuan Berlinen egindako erre- presaliatu politikoen nazioarteko konferentzian, eta ehundik gora lagun entzule gisa. Herrialde bakoitzaren egungo errealitate politikoaz jabetzeko parada egon zen ostiralean eta larunbatean, eta errepresaliatuak izan ziren lehen pertsonan egoeraren berri ematen aritu zirenak.

Euskal Herriko ordezkaritzak, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia azaltzeaz gain, azken asteotan jasandako ezbeharrak ere mintzagai izan zituen; hain justu, Igor Angulo eta Roberto Sainz presoen heriotzak. Nazioarteko elkartasunaren beharra nabarmendu zen ekimenaren amaieran, eta, Angulo eta Sainzen heriotza dela-eta, horixe praktikara eraman zuen Berlingo konferentziak.

Prozesu demokratikoa

Izan ere, «Euskal Herriko azken gertaera larriak ikusita» adierazpen bateratua onartu zen aho batez.

«Euskal preso politikoen egoera hain larria da non azken asteetan bi hil diren dispertsioa eta haren ondorioengatik», hasiera eman, eta segi- dan Angulo eta Sainz espresuki aipatzen ditu adierazpenak. Bi euskal presoen heriotzen ostean, Ertzaintzarenjarrera deitoratzearekin bat, «EAJ alderdiak bere Polizia zipaioa jendea jipoitzera» bidali zuela salatzen dute. Greba eta mobilizazio eguna ere aipatzen da, baita Grande-Marlaska epailearen azken zitazio eta espetxeratzeak salatu ere.

Azkenik,Gobernu espainolari eta frantsesari zuzentzen zatzaizkie, Euskal Herrian berme demokratikoak izango dituen irtenbideen prozesua bultzatzearren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea