GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-21
Emakumea, ezinbesteko partaide Irlandako, Palestinako eta Euskal Herriko prozesuetan
Munduan zehar gertatzen diren askapen mugimendu eta gatazkak gainditzeko prozesuetan emakumeek zeresan handia dutela nabarmendu dute Belfasten egin berri dituzten nazioarteko jardunaldietan. Bilgune Feministaren ordezkaritza batek ezker abertzalea jorratzen ari den lanaren berri eman du bertan. Ipar Irlandako edo Palestinako emakumeekin esperientziak trukatu dituzte.

Belfasten, gatazka politikoetan emakumeek jokatzen duten paperaren gaineko jardunaldi batzuk egin berri dituzte, eta bertan, Bilgune Feministak parte hartu du. Euskaldunekin batera, Irlandako Sinn Feineko eta Palestinako emakumeak izan dira.

Rosa Iriarte Bilgune Feministako kideak GARAri adierazi zionez, ezker abertzaleak 1998 urtean subjektu feminista izateko helburu estrategikoa nola hartu zuen azaldu zuten Irlandan. «Euskal Herrian mugimendu feministan aliantza sortzea zen helburua, eta pauso hori emana dago. Hamaika abibide dago: Emakumeen Martxa edo martxoaren 4an aurkeztu zuten Emakumeen Eskubideen Karta»,adierazi zuen. Nazioartean emakumeek mugimendu politikoetan jokatu behar duten paperaren gaineko eztabaida piztuta dagoela eta dauden erreferente eta adibide guztien artean ezker abertzalearena bat dela gaineratu zuen.

Horrez gain, Iriartek azaldu zuen OinarrizkoHitzarmen Demokratikoa martxan jarri zutenean emakumeen ekarpena ezinbestekoa izan zela edozein prozesu edo agertoki abiatzeko. «Prozesua demokratikoa izateko, emakumeen ikuspegitik, emakumeak memento oro subjektu aktiboa izan behar du. Boteregune guztietan eta erabakigune guztietan emakumeak presente egon behar du».

Horiek hala, bai Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoan egindako lana, bai alderdiekin izan diren harremanak bai mugimendu feministak jorraturiko lana azaldu zuen Bilgune Feministako kide horrek Belfasten egin zituzten jardunaldietan.

Euskal Herriko jarduera feminista eredugarria da beste herrietako emakumeentzat; Irlandakoentzat eta Palestinakoentzat, esate baterako. Alde horretatik, joan den abenduaren 17an egin zituzten Emakume Abertzaleon III. Topaketa Feministak. «Oso positibotzat jo zuten Belfasten, 200 emakume baino gehiagok parte hartu zutelako eta, gainera, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialetan aritzen diren emakumeak zirelako».

Sinn Feineko bi ordezkari aritu ziren Belfasteko jardunaldietan, Iriartek azaldu zuenez: Belfasteko Sinn Feineko Zuzendaritzako kide Rosa Mc- Laughlin eta Eibhlin Glenholmes, nazioko Sinn Feinen genero berdintasunaz arduratzen dena.

«Irlandarrek nabarmendu zuten emakumeek betitik egin dituztela ekarpenak. Azken batean, gatazka dagoenetik emakumeak betidanik inplikatuta egon dira. Baina beharbada beste perspektiba batetik. Gatazka konpontzeari begira egon diren eztabaidaguneetan baino gehiago beste alor batzuetan izan diraprotagonista: biktimak izan dira edo errepresioa bizi izan dute», esan zuen.

Sinn Feinen jarduera politikoa feminista ere izatea dute erronka. «Euskal Herrian ezker abertzaleak hori askoz ere aurreratuagoa dauka», nabarmendu zuen Iriartek.

Palestinan antzeko egoera dute. «Betidanik errepresio bortitzena pairatu izan dute. Eta egun ere horretan dira», adierazi zuen.

Hamasen ere partaide

Hamasen emakumeek duten paperaz ere eztabaidatu zuten Belfasten. Ibtihaj el-Halabik azaldu zuenez, Israel mugimendu islamista horri buruzko irudi desitxuratua ematen saiatzen da, eta horretarako emakumeak erabiltzen ditu. Beti gizonen menpe daudela zabaltzen dute, baina emakume palestinarrak mugimenduaren parte garrantzitsua dira. «Subjektu politiko aktiboak dira emakumeak Palestinan. Jauzi politiko eta soziala eman zuten, eta ikasten, hezten eta eremu sozialean parte hartzen hasi ziren. Eta hortik eremu politikora ere hedatu ziren. Baina hori guztia ez dute agertzen komunikabideetan, eta Palestinan eta herrialde musulmanetan, emakumeen egoera oso menpekoa dela esaten jarraitzen dute». -

IRUÑEA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea