GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-03-21
- Binakakoa
Irujok aho zabalik utzi ditu beste behin pilotazaleak
·Eulatek txapelketa biribila jokatu du, eta Iberokoari bigarren txapela lortzen lagundu dio

DONOSTIA

Juan Martinez de Irujok Binakako Txapelketako finalean emandako erakustaldiak aho zabalik utzi ditu beste behin pilotazaleak. Ez da aurreneko aldia horrelako zerbait egiten duela, eta seguru asko ez da azkenekoa izango. Iberoko aurrelariak final biribila jokatu zuen, berak hautsi zuen partida, eta bere kide Eulatek erakutsitako segurtasuna ondo aprobetxatu zuen bigarren txapela eskuratzeko.

Txapelketa aurkeztu zutenean inork gutxik uste zuen Irujo eta Eulate txapela irabazteko hautagai argiak zirenik. Izan ere, Lizarran sortutako pilotariak aurreneko parte hartzea zuen Lehen Mailako Binakakoan, baina erantzun paregabea eman du. Atzelari altua ­1,98 metro­ eta argala, ez da jotzailea izateagatik nabarmentzen, baina oso pilota gutxi galtzen du, eta kantxan azkar mugitzen da alde batetik bestera.

Gainera, bere aurrelariarekin bikain moldatu da. Pilotalekuetatik kanpoko lagunak, Irujo eta Eulate merezimenduz gailendu dira. Erregularrenak izan dira, eta bata fin ez zebilenean besteak hartzen zuen bikotearen pisua. Hala lortu dute lortu dutena.

Ustez bikote askoz indartsuagoak zirenen aurka nagusitu dira, eta egunez egun konfiantza hartzen joan dira. Igandean Martinez de Irujok erakustaldi ikaragarria eman zuen, eta bera izan zen finaleko protagonista nagusia, berak egin eta desegin zuelako. Bere atzelariak aurreneko finala zuela jakinda, ahalik eta gehien laguntzen saiatu zen ­Olaizola II.ak egindako hamaika sakeetatik hamar erantzun zituen Iberokoak­, baina Eulatek ere pilota zailak eraman zituen, eta apenas galdu zuen.

Olaizola II-Zearra, goibel

Aimar Olaizola bigarren aldiz geratu zen Binakako txapela lortzetik gertu. Oier Zearrak, ostera, herenegungoa lehen finala zuen, eta agian horregatik tristeago zegoela zirudien. Finalean ez zuten beren maila eman. Olaizola II.a gutxi sartu zen jokoan, eta Zearrak ohi baino pilota gehiago galdu zituen, behartuta askotan. Hala ere, Asegarcekoak ondo aritu dira txapelketan zehar.

Asier Olaizolak eta Iñaki Otxandorenak egin duten txapelketa ere ezin da ahaztu. Aurrelariak modalitatean bikain moldatzen dela erakutsi du, eta atzelariak, eskuetatik ondo dagoenean, kolpe handia duela agerian utzi du.



Irujo y Eulate celebraron el triunfo con cien personas
U.A.

DONOSTIA

Juan Martínez de Irujo y Pedro Martínez de Eulate celebraron la victoria del Parejas junto a más de cien personas en un restaurante de Iruñea. «Estuvimos con todos nuestros familiarse y con todos los amigos que quisieron venir a cenar. Lo pasamos muy bien. Luego salimos un poco de juerga. Había que celebrarlo, porque nos lo merecíamos», señaló Eulate ayer a GARA. «Ha sido día de ver el partido repetido y leer todos los periódicos. Me he despertado y lo primero que he hecho ha sido ver todos los periódicos», señaló satisfecho.

El navarro es consciente de que Irujo ha acaparado mayor protagonismo, pero ni mucho menos le molesta. «El es el que hace y deshace, eso está claro, pero este era el Campeonato de Parejas y para ganarlo hay que jugar los dos. No vale que sólo uno juegue bien. Con Juan más que ir a dárle hay que llevar, ya que es él el que hace daño», apuntó. «La verdad es que más no se puede pedir», continuó. Hoy estará en la presentación del Manomanista, donde tomará parte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La calle complica las cosas a De Villepin
Jendartea
Preso bat bere burua hiltzen saiatu da
Jendartea
El Gobierno de Sanz abre expediente a organizadores de olentzeros en Iruñea
Euskal Herria
Los traslados del último mes profundizan en el alejamiento de los presos políticos
Euskal Herria
ETA asume nueve acciones desde el 16 de febrero
Euskal Herria
Oiartzungo Bake Epaitegia kiskalia, eraso egin ostean
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz acepta hacer un informe de la verdad del 3 de Marzo
Kultura
Velázquez, Herrera el Viejo, Caravaggio y Zurbarán, eje de una exposición en Bilbo
Kirolak
Olabe es cesado y el club piensa en Barasoain
Ekonomia
Sindicatos y estudiantes convocan una jornada de paros contra el CPE
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea