EBren ustez, PSEk jarreraz aldatuko du
BILBO
Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiko bigarren idazkari Kontxi Bilbaok (EB) PSEk laster jarreraz aldatuko duela adierazi zuen atzo. Hala, Alderdien Legeari buruz duen ikuspuntua «birkokatuko» duela plazaratu zuen.Haren ustetan, une hori «ez dago urrun». ETBn eginiko elkarrizketan, PSEk jada bere jarrera aldatu duela esan zuen. Pasa den ostiraleko Legebiltzarreko osoko bilkuran, Patxi Lopezen talde politikoak Ezker Abertzalearen ilegalizazioa eskatuz PPk aurkeztu zuen emendakinaren alde ez zuela bozkatu aipatu zuen adibide gisa. EBko ordezkariak gaineratu zuenez, Alderdien Legeak ez dio inolako ekarpenik egiten bakeari, are gehiago, askatasunen aurkako erasoa dela adierazi zuen. Alabaina, Bilbaok aipatu osoko bilkura hartan, Jose Antonio Pastor PSEko eledunak Alderdi Politikoen Legearen defentsa sutsua egin zuen, eta Batasuna «ETAren partidua» dela nabarmendu.
|