GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-04-24
Adostasuna eredu suntsitzaileetan

Lakuako eta Madrilgo gobernuek abiadura handiko trenaren proiektuaren inguruan izandako tirabirak oraindik gogoan ditugula, gaur proiektua gauzatzeko hitzarmena sinatzekoak dira. Pentsa genezake, oker, akordioa euren arteko harremanak normaltzen ari diren seinale dela, Euskal Herriko egoera berriaren eraginez edo. Baina hitzarmena beste testuinguru batean sartu beharra dago. Izan ere, Nafarroako Gobernuak, beste biekin hain harreman eskasak dituen horrek, «euskal Y»ari» lotu nahi dion korridorea egiteko proiektuan adosteko ez dirudi eragozpen handirik dagoenik.

Beste alde batetik, ez dugu ahaztu behar Bordele-Hendaia ardatzari buruzko proiektua, kezka nabarmena eragin duena. Itxaron beharko dugu zertan gauzatuko den ikusteko; hala ere, Akitaniako Jendarteko Eztabaida Batzorde Partikularra delakoak deituta, eragile politiko, sindikal eta sozialek iritzia emateko aukera izango dute. Baita Lakuako Gobernuak ere, batzorde horrek hura ere gonbidatu baitu. Paradoxikoa bere proiektua inorekin eztabaidatu nahi ez duenak besteetan parte hartzea.

Alarma soziala hain maiz sortzen den, herri honetan herritarrenganako sentsibilitate berezia behar omen da baina, tamalez, interes handiek ­handikien interesek­ erabakitzen dute alarma soziala zerk sortzen duen eta zerk ez. Argi dago kontu honetan ez dutela alarmarik nabaritu, proiektuaren inguruko edozein erabakitatik kanpo utzi baitituzte herritarrak, are edozein eztabaidatatik kanpo ere.

Euskal Herrian bizi den edonork erreparatu bide dio bertako sektore zabal batek duen kezkari, baita kezka horren ondorioz egin diren mobilizazioei ere. Orain dela hiru aste Trenbide Sozialerako Sareak aurkeztutako “Garraioa Euskal Herrian” txostenak dioenez, erakundeek ez dute Euskal Herriko garraioaren egoeraren benetako azterketarik egin. Sareak berak egin du azterketa hori, eta AHT proiektua gelditzeko eskatzeaz gain, parte hartzeko eztabaidarako deia egin du. Trenbide Sozialerako Sarea hainbat erakunde politiko, sindikal eta sozialek osatzen dute baina, dirudienez, agintarien ikusmolde neoliberalarekin bat ez datorrena ez da aintzat hartzekoa.

Lakuako Gobernuak, Euskal Herriak behar duen tren ereduaren gaineko adostasuna bilatu beharrean, Madrilekin izandako tirabirak gorabehera, arlo honetako eta besteetako desadostasunen gainetik, harekin bat egin du eredu suntsitzaileetan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los partidos toman posiciones
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan rebajar la tensión pero mantienen sus diferencias
Jendartea
El escape nuclear de Chernóbil sigue matando
Kirolak
Villa deja sin premio a un buen Athletic
Kirolak
Delporte hace historia en el descuento
Mundua
Un Gobierno húngaro mantiene el poder por primera vez desde 1990
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea