GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-04-24
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Harrabotsak

Su-etena gertatu denetik izugarrizko harrabotsa dabil. Ele anitz, diskurtso franko, arinkeriak ere. Hasteko, Aberri Egun bateratuak ezinezkoak ziren borroka armatua traba bat baitzen, ezadostasun estrategikoak zirela medio abertzale etxe bakoitzak bere lanaren bilana egiteko baliatzen zuen eguna, aldarrikapen sailkatuen eguna. Aurten, hainbestetan eskatutakoa gertatu eta, ondorioak goaitatzen genituen, egun bateratua abertzale guztientzat alegia, gutienik ezker abertzalearentzat. Egia erran, ezker abertzaleko jende kopurua kontuan izanik, eta hori kide bakoitzari zor zaion errespetu guztiarekin errana, ez zirudien ezin gaindituzko ekintza. Baina ez, aurten ere ezinezkoa izan da. Hitz anitz izan dira elkarrizketen inguruan, baina hitzari lehentasuna emateko unean oso trakets gabiltzala dirudi, bereziki akordioak egiteko momentuan. Bateraren barnean bultzada berria iragartzen den bezperan, ezberdintasun politikoak askoz eta barrenerago doazen taldeekin ibiltzeko unean, ezker abertzaleko taldeen arteko Aberri Eguna ezinezkoa izan da. Argudio berak urteetan entzun ditugu Ipar Euskal Herriko borrokaren berezitasunaren lehen lerroan. Argudio honek sustrai luzeak ditu errealitatean oinarritua baita; ez du horrek kentzen independentziarako bidean abertzaleen arteko harremanak landuenak behar ditugula. Ezker abertzaleko taldeen arteko akordioak lehenetsiak izan behar lirateke, beharrezkoak ditugun seinaleak lirateke.

Eleen artean, batzuen ustez, hemendik goiti Madrilek eta ETAk affaires militaires delakoak soilik behar lituzkete aipatu. Ikuspuntu aski eskematiko honek erran nahi luke talde honen militanteek iritzi politikorik ez duketela, bultzatuko den debate politikoan ez duketela hitz hartu beharrik, azken finean militar hutsak direla, tresna militarraren ondorioaren inguruan negoziatuko dena onartu behar luketela. Orain arte, presondegiak bete dituzten pertsonak militante politikoak izan dira, erabili duten tresnarekin ados izan ala ez, ondorioz tokia dute eginen diren urrats guztietan. Arinkeriaz hitz egiteak debatearen muina usteltzera eraman lezake.

Harrabots horien guztien artean Nekane Txapartegiren ahotsa. Ahotsak elkarteko kidea al da Nekane? Nekaneren istorioak oihartzuna behar baitu, emazte guztien ahotsa behar baitu denek entzun dezaten gertatu zaiona, ekintza kriminala baita. Edozein gertakari latza balitz bezala, zigorrik jasanen ez duen ekintza bezala onartzen bada, gaur egun plazaratu nahi den bakerako nahikeriak sustrai ahulak izanen ditu. Hain zuzen, bortxaketa ekintza kriminala baita legeak zigortzen duena, gerla garaian emazteok jasan behar dugun umiliazio eta eraso ezaba ezina. Estatuaren esku den agenteengandik horrelakorik hobesten bada, bizikidetzarako bideak urratzen dira eraikitzen hasi baino lehen. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los partidos toman posiciones
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan rebajar la tensión pero mantienen sus diferencias
Jendartea
El escape nuclear de Chernóbil sigue matando
Kirolak
Villa deja sin premio a un buen Athletic
Kirolak
Delporte hace historia en el descuento
Mundua
Un Gobierno húngaro mantiene el poder por primera vez desde 1990
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea