GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-24
Tirabirak Orioko Munto alderdiko lanengatik
Orioko Munto izeneko zonan eraikitzen ari diren futbol zelaiak eta aparkalekuak tirabirak sortu dituzte. Batasunak ohartarazi zuen lanak legez kanpokoak zirela eta 1,3 milioiko isuna ezarri zitzaiola Udalari lanak ez geldiarazteagatik. GARAk isunaren oinarriak azaltzen dituen dokumentua eskuratu du. Bertan, Kosta Legean jasotzen dena ez errespetatzea eta lanak ez gelditzea egozten zaio Udalari.

Orain aste gutxi, hilabete bat ere ez da igaro, Orioko Munto deituriko eremuan egiten ari diren futbol zelaia eta aparkalekua eraikitzeko lanean irregulartasunak salatu zituen Batasunak, eta Udalari ia 1.300.000 euroko isuna ezarri ziotela jakinarazi zuen. Berehalakoa izan zen Oriko alkatearen, Ramon Etxeberriaren, erantzuna. Hainbat hedabidetara helarazitako ohar batean zioen behin arauen aldaketa partziala egin ostean, isunak ez zuela eraginkortasun juridikorik izango.

Egia da nekazaritza lurretan egiten ari direla eraikitze lanak, eta oraindik ere, «modurik egokiena ez bada ere», badela modua arauak partzialki aldatuta traba hori konpontzeko, baina isunaren atzean dagoen arazoa, ordea, bestelakoa da, nonbait.

Lakuako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak isunaren berri emateko Orioko Udalari bidalitako dokumentua eskuratu du GARAk. Horretan kronologikoki kontatzen dira Munto zonan egiten ari den futbol zelaiaren eta aparkalekuaren eraikuntzak sortutako gorabeherak.

Iazko otsailera atzera egin behar da lan horien lehen pausoak ezagutzeko. Orduan bidali zuen Orioko Udalak Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Gipuzkoako bulegora lanak egiten hasteko baimenaren eskaera. Arazoa lanen eta kostaren artean dagoen distantzia da. Arauen arabera, horrek ez du 20 metro baino txikiagoa izan behar, eta Oriko Udalaren proiektuan ez zen distantzia hori errespetatzen nonbait. Hala eta guztiz ere, Udalak lanak hasi zituen ekainean, eta hilabete bereko 28an Udalari lanak geldiarazteko agindua eman zioten. Lanek aurrera jarraitu zuten. GARAk eskura duen dokumentuan Lakuako aipatutako departamentuak aditzera ematen duenez, irailaren 2an eta 14an egindako bi ikuskapenetan horrela berretsi zuen. «Lurren indusketa amaituta zegoen, eta futbol zelaian aurrez ikusitako aparkalekuaren zolarri eta inguruak hormigoiz estaliak zeuden», esaten du dokumentuak. Hori guztia errespetu beharreko 20 metro horietan aldaketarik egin gabe eta lurrak oraindik nekazaritza eremuak zirelarik. Horiek hala, joan den urteko irailaren 15ean, Lakuako Ingurumen eta Lurralde Antolamentu sailburuaren oniritziarekin, Orioko Udalaren aurka administrazioko zigor espedientea abiatzea onartu zuen. Udalak alegazioak aurkezten bazituen ere, indarrean jarraitu zuen lanak geldiarazteko aginduak, alegazioak «Lurralde Antolaketa Zuzendaritzaren informean eraginik ez» zuela argudiatu baitzuen. Urtarrilaren 11n beste ikuskatze bat egin zuen Lakuako Departamentuak, bere txostenean batzen duenez, eta bertan berresten du Udalak lanak egiten jarraitzen duela proiektua bere horretan mantenduz, eta, beraz, 20 metroko distantzia hori errespetatu gabe. Departamentuak adierazi du arau-hauste «larria» dela Orioko Udalak egin duena Kosten Legean batzen denez.

Aurrekontuen %25 isuna

Arau berean jasotzen denez, proiektuak duen kostuaren %25 ezarriko zaio zigor gisa. Horiek hala, eta proiektuaren aurrekontua 5.168.275 eurokoa izanik, Oriko Udalari 1.292.068 euroko isuna ezarri zioten, eta, era beran, lanak gelditzeko aginduak aurrera egiten zuela jakinarazi zitzaion, GARAk eskuartean duen dokumentu horren bitartez, urtarrilaren amaieran. Areago jo zuen Departamentuak, eta lanak aurrera eginez gero, bide penaletik jotzeko asmoa erakutsi zion. Bestalde, alkateak hainbat hedabidetara bidalitako oharrean zioen «futbol zelaiaren kirol instalazioa estali gabea izanik, Kosta Legeak baimentzen zuela». Udalak Lakuako Departamentuak ezarritako isunari alegazioak jarri zizkion, eta oraindik, erantzunik ez da jaso, antza denez.

Horrengatik guztiarengatik, Batasunak hilabete honen hasieran eman zuen prentsaurrekoan, egungo alkate Ramon Etxeberriaren eta joan den urrira arte kargu hori bete eta ordutik Lakuako Garraio Azpiegituretako zuzendari Mirari Arruabarrenaren dimisioa eskatu zuen, eta eskari bera berresten du orain ere. Azken batean, euren esanetan, oriotarrek egin beharko baitiote aurre isunaren zenbatekoari. Euren hitzetan, «prebarikazioaren» kasu argi baten adibidea da. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los partidos toman posiciones
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan rebajar la tensión pero mantienen sus diferencias
Jendartea
El escape nuclear de Chernóbil sigue matando
Kirolak
Villa deja sin premio a un buen Athletic
Kirolak
Delporte hace historia en el descuento
Mundua
Un Gobierno húngaro mantiene el poder por primera vez desde 1990
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea