GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-24
Otxandio eta A Lama batu ditu Iñaki Garcesen aldeko martxa batek

A LAMA

Larunbatean berrogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten Otxandioko herritik Pontevedrako A Lamako espetxera egindako martxan. Ekimenak, hain zuzen, Iñaki Garces preso politiko otsandiarrari elkartasuna helaraztea zuen helburu nagusi. Bide batez, gainera, haren egoera gogor deitoratu nahi izan zuten, 2005eko abuztuaz geroztik bakartuta baitago.

Otxandioko alkatea ­Batia plataformako kidea­ eta preso politikoaren ama A Lamako presondegiko zuzendariarekin elkarrizketatu ziren. Azaldu zutenez, azken horrek adierazi zien Tratamenduzko Batzarraren azken bileran lau botorekin berdinketa izan zela Garcesi zigorra kentzeko aukera eztabaidatu zutenean. Egoera horretan, bere kalitatezko bozak ­bakartzea amaitzearen aldekoa­ erabaki zuela ere adierazi zien. Nolanahi ere, auzi horren gaineko azken erabakia Madrilen hartzen dutela erantsi zuen zuzendariak.

Bien bitartean, Otxandiotik abiatutako ekimenean parte hartu zuten lagunek espetxeko atarian elkarretaratzea egin zuten. Gainera, horren ostean, gertu dagoen puntu garaiago batera igo ziren euskal herritarrak. Bertatik, hain zuzen, Galiziako kartzela horretan giltzapean dituzten hamasei euskal preso politikoetako batzuekin elkartasun oihuak trukatzeko beta izan zutela adierazi zuten.

Atzo 38 lagun presoen alde mobilizatu ziren Otxandion, eta Zumaian, ehunek parte hartu zuten bezperan Xabier Kalparsoro Txato-ri egin omenaldian. Herriko festetan, aurten ere Algorriko labarrean ­bere omenezko plaka han dago­ izan zen hitzordua. Bertsoak, aurreskua eta lore eskaintza izan ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los partidos toman posiciones
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan rebajar la tensión pero mantienen sus diferencias
Jendartea
El escape nuclear de Chernóbil sigue matando
Kirolak
Villa deja sin premio a un buen Athletic
Kirolak
Delporte hace historia en el descuento
Mundua
Un Gobierno húngaro mantiene el poder por primera vez desde 1990
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea