GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-04-24
- Txirrindularitza
Ricardo Serranok irabazi du Errioxako Itzulia

DONOSTIA

Kaiku taldeko Ricardo Serranok irabazi zuen Errioxako Itzuliko sailkapen nagusia, eta hirugarren eta azken etapan Andalucia-Paul Versan taldeko Manuel Vazquez nagusitu zen. Horiek hala, euskal taldeek aurten lorturiko lehenengo garaipen orokorra eraman zuen Serranok.

Dena dela, atzoko etapa ­Logroñon hasi eta amaitu zen 148,4 kilometro egin ondoren­ ez zen inola ere erraza izan Oscar Gerrerok zuzentzen duen talde arrosarentzat; izan ere, Casse D’Epargne taldeko Vladimir Karpets gogotik saiatu baitzen Kaikuren kontrolpetik ihes egin eta etapa irabazten, eta hura Serranorengandik oso hurbil zegoen; hemezortzi segundora, hain zuzen ere.

Ihesaldi ugaria

Errioxako Itzuliko azken etapa horretan hamabi laguneko ihesaldi batek hartu zuen protagonismo berezia. Kaiku taldeari ez zitzaion larregi axola ihesaldi hori, baina berton, besteren artean, Casse D’Epargneko Iker Leonet zihoan, gero oso garrantzitsu izango zena.

Hamabiko talde hark hiru minutuko aldea lortu zuen, baina Herrerako gaina gainditu ostean, alde hori txikitzen hasi zen, Kaikuk egindako lanari esker. Hala eta guztiz ere, itzulia amaitzeko berrogei kilometro falta zirela, Vladimir Karpets Frantziako Tourra prestatzen ari denak Bernedon gora eraso latza jo zuen, eta aurreraturik zebilen taldearekin bat egin zuen. Une hartatik aurrera bai aurrean bai atzean, tentsioa nagusi izan zen sailkapen nagusia jokoan baitzen; eta aurrean Karpets eta Leonet batik bat, eta atzean, berriz, Kaiku taldeko kideak ahalik eta gogorrena tiraka hasi ziren.

Logroñora iristeko hogeita bost kilometro falta zirela, Karpets zen Errioxako Itzuliko behin-behineko liderra, hogei segundoko aldea baitzuen. Dena den, Kaikuren lanari esker, hamar kilometroren faltan irentsi zuen taldea tropelak. Azkeneko orduan, sailkapen nagusia argi zegoela, Xabier Zandiok, Manuel Vazquezek, Francisco Terciadok eta Moises Aldapek osatu laukoteak ihes egin zuen, eta beren artean jokatu zuten etapako garaipena; Vazquezek eraman zuen.

Petacchi Sajonian jaun eta jabe

Milram taldeko Alessandro Pettacchik Sajonia Beheko Itzuliko bost etapak eta sailkapen nagusia irabazi ditu, eta jaun eta jabe dela erakutsi du. Txirrindulari italiarrak Duderstadt eta Gottingen arteko azken etapan, 171,4 kilometrokoan, esprintean bosgarrenez gainditu zituen lehiakideak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los partidos toman posiciones
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan rebajar la tensión pero mantienen sus diferencias
Jendartea
El escape nuclear de Chernóbil sigue matando
Kirolak
Villa deja sin premio a un buen Athletic
Kirolak
Delporte hace historia en el descuento
Mundua
Un Gobierno húngaro mantiene el poder por primera vez desde 1990
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea