GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-24
- Harri-jasotzea
Izeta II.ak ezin izan ditu bere helburuak bete
·Aiarrak ez zuen egunik onena izan, eta ahalegina utzi zuen

ZARAUTZ

Joxeramon Iruretagoiena Izeta II.ak ezin izan zuen atzo Ostolatza I.aren marka hautsi. 100 kiloko zilindro zaharra erabili behar zuen hiru txandatan. Txanda bakoitza hamar minutukoa zen, eta 249 jasoaldi baino gehiago egin nahi zituen.

Saioa hasi aurretik izan zen, ordea, estreinako iskanbila, marka egiten bazuen, ezinezkoa zela Ostolatzaren marka baino hobea izan esan baitzioten. Ostolatzak 56 zentimetroko altuerako harria erabili zuen garai hartan, eta Izetak, 60koa. Hori zen aldea, baina harri bera izan ezean, ezinezkoa zela marka hobetzea esan zioten. Atzo egindakoa Izetaren marka pertsonaltzat hartuko zutela adierazi zioten saioa hasi aurretik.

Akaso horrek eraginda edo besterik gabe egun txarra izan zuelako, Izetak ez zuen bere lanik egin, eta hirugarren txandan ez plazaratzeko erabakia hartu zuen. Lehenengo txandan 84 jasoaldi eman zituen, baina ikusi zen ez zela gustura ari. Irudipen horiek bigarren txandan baieztatu ziren, eta aiarrak ez zuen lan ona egin, 72 jasoaldi egin baitzituen. Hori amaitutakoan, ez jarraitzeko erabakia hartu zuen.

«Gaizki aritu naiz, niri plazan gaur bezalakorik ez zait inoiz gertatu, baina gaur ezinean aritu naiz hasieratik. Nik hemen egin dudan baino askoz lan hobea egiten dut etxean, baina gaur ezin izan da. Ez dakit hasierako arazo horiek eragin didaten, edo besterik gabe egun txar bat izan den, baina gaur gaizki aritu naiz», esan zuen. Marka egin balu ere, Ostolatzarena ez zuela hobetuko esan ziotenean, kolpe handia izan omen zen. «Ez dakit, astean ere esames ugari izan da, eta badirudi ez dutela marka hori hausterik nahi», adierazi zuen.

«Harri handiekin, Perurena eta Saralegi neurri ezberdinetako harriekin aritu dira, eta ez da ezer gertatzen, markak balekotzat joten dituzte, baina hemen ezinezkoa dela esan didate. Hori jakindakoan kolpe latza jaso dut, eta dena uztekotan ere egon naiz, baina aurrera egin dut. Hala ere, gero gorputzak ez dit lagundu», adierazi zuen Izetak.

Hala eta guztiz ere, ez duela etsiko esan zuen. «Ikusiko dut noiz eta nola, baina etxeko lana plazaratzea gustatuko litzaidake», esanda agurtu zen harri-jasotzaile aiarra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los partidos toman posiciones
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan rebajar la tensión pero mantienen sus diferencias
Jendartea
El escape nuclear de Chernóbil sigue matando
Kirolak
Villa deja sin premio a un buen Athletic
Kirolak
Delporte hace historia en el descuento
Mundua
Un Gobierno húngaro mantiene el poder por primera vez desde 1990
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea