- Amateurrak
Berasategik lan handia eginda eraman du txapela
·Azkaindarrak, 0-6 galtzen hasi arren, ongi erreakzionatu zuen
BERASATEGI 40 BENESSE 32
BAIONA
Marc Berasategik irabazi zuen amateurren bakarkako finala. Orain dela bi aste Euskal Herriko txapela jantzi zuen, eta atzo Frantziakoa bereganatu zuen, nahiz eta horretarako bapo sufritu behar izan zuen. Azkenean, Benessek baino askoz ere eskarmentu handiagoa dauka, eta horrek asko lagundu zion.Benesse landestarrak gogor ekin zion partidari, eta oso minutu gutxitan 0-6 aurreratu zen. Horietako lau botetik egin zituen. Berasategi ahalegindu zen erreakzionatzen, baina hamabost kintzetan atzetik aritu behar izan zuen. Hortik aurrera gehienetan markagailuan agindu zuen, bainaBenesse oso ongi aritu zen, eta inoiz ez zion utzi ihes egiten. Baina azkeneko kintzeetan, Berasategik bere eskarmentua agerian utzi zuen, eta kintzeak amaitu behar ziren unean ongi amaitu zituen; hala, garaipena eskuratu ahal izan zuen. Berasategik azkeneko txapela orain zazpi urte irabazi zuen, eta orduan Patrick Ozafrain menderatu zuen. Bigarren Mailako finala Mujikak bereganatu zuen Olaizolari 40 eta 12 irabazita. Txapeldun berriak 22 kintze egin zituen saketik, erdiak baino gehiago, eta 32 minututan amaitu zen finala. Mujikak 40 urte ditu, baina hogei izango balitu bezala jokatu zuen. Juniorretan, Etxemendik eraman zuen txapela 40 eta 27 Etxeberri menderatuta.
|