GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > REMO 2006-04-24
- Arrauna
Bateratzek nagusitasun osoz irabazi du Euskadiko batel Txapelketa Zokoan

Unai ARTETXE
DONOSTIA

Bateratzek, Arkotek eta Elantxobek osatutako ontziak, gizonezkoen senior mailako Euskadiko Batel Txapelketa eskuratu zuen atzoZokoako uretan. Talde bizkaitarrak Bizkaiko Txapelketa bereganatu zuen joan den asteburuan, eta atzo denboraldia biribiltzen zuen garaipena lortu zuen. Zumaiak, Gipuzkoako txapeldunak, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, 11 segundora. Arkote eta Ilunbe sailkatu ziren hirugarren eta laugarren.

Federazio Torneoan, aldiz, Santurtzi nagusitu zen. Deustu, Donostia Arraun Lagunak eta Isuntza helmugaratu ziren irabazlearen ostean.

Tolosaldeko Arraun Klubekko emakumezkoek gazte-senior mailako Txapelketa irabazi zuten, Portugalete, Ondarroa eta Isuntzaren aurretik. Gipuzkoako txapeldunek errenta politxa hartu zuten hasieran, baina azkenean sufritu egin behar izan zuten eta segundo bakar bateko aldearekin gailendu ziren. Federazio Torneoan, berriz, Zierbena izan zen azkarrena.

Gazte mailan Orioko mutilak nagusitu ziren Euskadiko Txapelketan, Pasai Donibane Koxtape, Ondarroa eta Arkoteren aurretik, eta Federazio Torneoan Tolosaldea nagusitu zen.

Gizonezkoen kadete mailan Ondarroak irabazi zuen Txapelketa. Mundaka bigarren izan zen, ia hiru segundora, eta ondoren Orio eta Arkote sailkatu ziren. Federazio Torneoa, ostera, Zumaiak eskuratu zuen.

Haur mailan, Santurtziko umeek lortu zuen garaipena, Ondarroa, Mundaka eta Hondarribiaren aurretik. Tolosalea Federazio Torneoan nagusitu zen. Artibaiko neskak kadeteko Euskadiko Txapelketan gailendu ziren; Zumaikoak haur-kadete mailan, eta Ondarrokoak haurretan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Los partidos toman posiciones
Mundua
Hamas y Al Fatah acuerdan rebajar la tensión pero mantienen sus diferencias
Jendartea
El escape nuclear de Chernóbil sigue matando
Kirolak
Villa deja sin premio a un buen Athletic
Kirolak
Delporte hace historia en el descuento
Mundua
Un Gobierno húngaro mantiene el poder por primera vez desde 1990
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea