GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-27
Gazteentzako ikuskizun berri bi Bilborocken

BILBO

Harrapazank programak ikuskizun berri bi eskainiko ditu Bilborock aretoan: “Ander eta Graun” komiklipa eta “Mundua lo dagoen bitartean” performance-a. Egitaraua gazteei zuzenduta dago, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak bultzatu eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak diseinatu dute. Ikuskizun biak egin dira bereziki programa horretarako, «euskarazko kalitatezko» lanak eskaintzeko, atzo antolatzaileek aurkezpenean azaldu zutenez.

“Ander eta Graun” komiklipa bihar emango dute, 19.30ean. Egoitz Lasa eta Ixabel Agirresarobe izango dira ikuskizun hori komiki batetik agertokira ekarriko dutenak. Iñaki Martiarena, “Mattin”, da komikiaren egilea eta umorez beteta dago bere istorioa. Ander eta Graun pertsonaien gorabeherak kontatzeaz gain, komiklip honetan beste egileen ipuin batzuk tartekatuko dira. «Irudiak eta komikiak oinarritzat hartzen ditugu, taulara eramanez», azaldu zuen Egoitz Lasak.

Bestetik, “Mundua lo dagoen bitartean” performance-a maiatzaren 5ean taularatuko da. Izen hori duen irratsaio batean dago oinarrituta. June, istorioaren protagonista, bolada txarra ari da pasatzen. Bere adiskideek eta ingurukoek irratsaiora deituko dute arazoa azaltzeko, eta denen artean laguntzen saiatzeko.

Nerea Garmendia, Iban Garate, Agurne Anasagasti, Felipe Barandiaran eta Mikel Losada dira aktoreak. Azken horrek aipatu zuenez, performance hori Patxi Zubizarretak idatzitako testu baten irakurketa da. «Irakurketa hone- tan irudiak daude, Ane Muñoz zinemagileak grabatutakoak. Joserra Senperena pianoan arituko da bitartean», gaineratu zuen. Performance horretan gazteek dituzten arazoei buruz hitz egiten da.

Antzezlan biak 12-16 bitarteko gazteei zuzenduta daude eta 19.30ean hasiko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zaindariak behar bezala omentzeko eguna bertan da
Euskal Herria
Voces por la solución desde Gernika
Euskal Herria
Lakua presenta un catálogo de iniciativas para la convivencia
Ekonomia
Sanz atribuye a «CCOO, ELA y LAB» y a «la mano negra abertzale» la situación de VW
Mundua
La Comisión de Verificación confirma que el IRA ha reducido su capacidad militar
Mundua
La guerrilla maoísta decreta un alto el fuego en Nepal
Kirolak
El Barcelona hizo bueno el marcador de la ida y se medirá al Arsenal en la final
Euskal Herria
Procesados constatan el «desgaste físico y síquico» del sumario 18/98
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea