Elkartasun ikusgarri bat
Elkartasun ikusgarri batŠ Giltzapetzearen aurkako engaiamendu batŠ
Bakearen alde. Topaketa bat... Dantzariak, neska eta mutil, hamarnaka, haien gestuak elkarri lotuz, ikusgarriaren zatiak, oinaze zein pozezko mugimenduak, oldartuak, maitasunezkoak. Bertsolariak, dantzarien mugimenduak hitzez zein poesiaz janzteko. Musikariak, guztia hegalarazteko.
Bake prozesu batean engaiatu diren artistak.
ŠEta horien artean, sudur gorririk gabeko pailazo bat, ni neu, eleketaria, puzzle-ikusgarri honen zati bakoitza elkar-lotzen saiatuko dena.
Elkartasun ikusgarriaŠ Euskal preso politikoen aldeŠ Preso politikoen aldeŠ Presoen alde. Puzzle-ikusgarri bat zeinetanŠ lokarria izango naizen.
Amnistiaren aldeko ikusgarriaŠ Amnistia orokor baten aldeko ikusgarriaŠ Amnistia internazionala esan nezakeen, jadanik erabilia izan ez balitz.
AmnistiaŠ irri baten atzean ezkutatzen den hitza. Bi dantza pausoren artean irrist egiten duen irria.
ProbokazioaŠ irria erabiliz.
Nola sentitu zaitezkete epaituak pailazo baten probokazioekin? Oso erraza da, epaituak izango zarete soilik, zuen jainkoa arma gisa erabiltzen baduzue edo arma bat «jainko» baten gisara erabiltzen baduzue. Epaituak izango zarete uste baduzue gizakien artean arraza ezberdinak daudela, arrazakeriaren lehen urratsa litzatekeelako. Baita emakumea gizasemea baino gutxiago dela sinisten baduzue, gizakiak, abereak torturatzen badituzue. Landareekiko harremanei buruz soilik ditut dudak! Probokatu. Irri egin. Dantzatu. Salatu. Ez onartu. Kantatu. Garailea bere doilorkerian eroso sentitu ez dadin.
Gure herriko seme-alabak ziegetan usteldu ez daitezen, senitartetik urrutiratuak, torturatuak izan ondoren.
Gau honetan bilduko dugun diru kopuru xume honek nire herriko preso gazte zein ez hain gazteen eguneroko bizi baldintza latzak hobetzen lagunduko diela espero dut.
Zeren eta ni ere hemen bizi naiz. Palestinan, Txetxenian, Iraken, Mexikon, Rwandan, Belgikan, Italian, Estatu Batuetan, TxinanŠ edo beste edonon bizi izan banintz ere, gauza berdina izango zen, printzipioei begiratzen badiegu.
Golem-a lortu nahi izan gabe, hitzek daukaten indarrean sinisten dut, berreraikitzea helburu duten hitzak, amnistiaren aldekoak, iraganeko akatsek urrats politiko batera iristera ahalbidetuz.
Ihakinen indarrean ere sinisten dut; honen zergatia, aldiz, hurrengo baterako gordeko dizuet.
Jules Ferran - Antzezlea
Osakidetza: zainketa aringarrien gutxiegizko zerbitzua
Zoritxarrez, emazte eta ama zenaren buruan, gaixotasun terminal baten prozesua bizi izan dugu orain gutxi. Diagnostikoaren eta heriotzaren arteko hiru aste eskasetan, euskal osasungintza publikoko hainbat zerbitzuk artatu gaituzte: anbulatorioa, Zumarraga ospitalea, larrialdiak, gaixoen arretarako zerbitzua, Donostia ospitalea. Zerbitzu horietako profesional guztiei, mila esker emandako tratu onarengatik eta gaixoaren eta senitartekoen sufrimendua arintzeko egindako ahaleginengatik.
Hala ere, pentsatzen dugu jasotako tratu ona ez dela nahikoa gaixo terminal baten kasuan. Kalitate handiko osasun sare batek bizi-lekutik gertu dagoen zainketa aringarrien zerbitzua izan behar duela uste dugu, gaixoak eta beraien familiak osoki artatuko dituena, alderdi fisiko, emozional, sozial eta espiritualak kontutan izanik, hain zuzen.
Donostiako ospitalean zerbitzu hori ezagutu dugu, eta Zumarragakoan berriz, horrelakorik ez dago. Gure esperientzian oinarrituz, egiaztatu dugu, halaber, Donostiako ospitalean den zerbitzuak Gipuzkoako barnealdeko gaixoen beharrak ez dituela behar den bezala betetzen, distantzia eta eskuragarritasun arazoak direla eta.
Horregatik guztiarengatik lerro hauen bitartez, Osakidetzako arduradunei eskatzen diegu, Zumarragako ospitalean Zainketa Aringarrien zerbitzua ezar dezatela, etorkizun hurbilean, eskualde honetako gaixo terminalak eta beraien senitartekoak hobeto artatuak izan daitezen eta duintasunez bizi ditzaten gaixotasun terminalaren prozesua zein heriotzaren etorrera.
Edurne Huesa - Ordizia
Udaltzaingoaren eta hiritarren arretako batzordearen azalpenak
Martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran, hainbat egunkaritako (“Tolosaldeko hitza”, “Berria” eta GARA) kronika lokaletan Tolosa- ko gidari baten idatzia agertu zen. Idatzi hartan, Udala, Udaltzaingoa eta bi agente (plaka profesionalen zenbakien bidez identifikatuta) sala-tu zituen (hona hemen arrazoiak laburtuta):
a) Udaltzaingoa, orokorrean, langileen aurka joateagatik. Izenburu hau eman zion idatziari “Tolosaldeko Udaltzaingoa langileen aurka”.
b) Udala, «Tolosan dagoen aparkatzeko arazoari irtenbideak jarri beharrean, isunen talonarioa azkarregi erabiltzen duelako lanean ari direnen aurka».
c) Bi agenteak, «bi alditan haren ibilgailuari isuna jarri diotelako: bata, karga lanetarako gunean, 5 minutu baino gutxiago egonda; eta bes- tea, autobusen geralekuan, 5 minutuz aparkatuta egonda, itxura denez, karga eta deskarga lanak egiten ari zela». Hori bai, artikulua aprobetxatu zuen kolekti- bo honi buruz ironiaz esateko: «portzierto, noizko udaltzaingo euskalduna?».
Aurreko guztiari erantzuteko eta gauzak argitzeko ez bestetarako, batzorde honek komenigarritzat jo du artikulu horri buruz (sa- laketa, sinatzailearen esanetan) honako hau adieraztea:
1.- Udaltzaingoak, oro har, eta isuna jarri zuten bi agenteek beren zeregina betetzen dute isuna jartzen dietenean karga lanetarako gunean aparkatzen duten ibilgailuei, hartarako erabiltzen ez badute, edo hartarako ezarrita dagoen denbora gainditzen badute; era berean, beren zeregina betetzen dute autobus izan ez eta bus geralekuan aparkatzen duten ibilgailuei isuna jartzen dietenean. Dudarik ez dago gidariok eta bide publikoak erabiltzen ditugun guztiok gehiago la- gunduko bagenu trafiko-arauak errespetatzen bizikidetzarako arauak dira, azken batean, saihestuko liratekeela trafikoko arau-hausteak eta beste erabiltzaileei eragiten dizkiegun eragozpen eta arriskuak, eta, horrela, azkenik, agenteek ere isun gutxiago jarriko lituzketela.
2.- Tolosako Udala agintaldi honetan politikak garatzen ari da mugikortasuna, oro har, hobetzeko eta hori antzeman daiteke eguneroko bizitzan. Azpimarratzekoak dira, alde horretatik: errotazio bidez eta bertakoentzat dagoen aparkatzeko eskaintza zabala, bai erdi aldean, bai inguruko auzoetan (1.800 plaza gutxi gorabehera); Herri Bus berria, garraio publikoari begira; faseka egiten ari diren bidegorria. Bistakoa da gero eta gizarte motorizatuago honetan asko dagoela egiteko trafikoaren arazoa konpondu dadin eta ez dagoela errezeta magikorik, baina Batzorde honek uste du norabide onean doazela gauzak.
3.- Azkenik, Udaltzaingoa euskalduna dela auzitan jarri delarik, adierazi behar da plantillaren ia ehuneko ehunek bere lanak eskatu adinako euskara maila duela, eta herritar euskaldunekin euskaraz aritu ohi direla.
Iñaki Zabalza Vallejo - Tolosako Udaltzainburua
Rectificación
En la carta publicada el lunes 24 de abril con el título “Ironman, campeonato mundial de triatlón” y dirigida al señor José Antonio Oyaneder como presidente de la Federación Vasca de Triatlón, hay una errata en el nombre de esta persona, que no es José Antonio, sino Xabier Oyaneder. Pido disculpas a las posibles personas afectadas por este error.
José Javier Lekue - Donostia
La ertzaintza y el ciclismo
Cabreo, indignación. No hay derecho y esto no puede seguir así. Nos toman el pelo. Era lo que había cuando en la tarde del pasado sábado se comunicó la suspensión de una carrera ciclista de juveniles en Santurtzi. Cuando un centenar de corredores estaba ya en la línea de salida, los directores con sus coches arrancados, los policías municipales cortando cruces y coches, y los aficionados dispuestos a dar a los chavales los primeros aplausos. Sólo faltaba la Ertzaintza para abrir y cerrar la carrera. Una tarea que no pueden hacer otros cuando una carrera discurre por varios municipios. ¿El motivo? Que no tenían efectivos suficientes. Todo el mundillo ciclista se preguntaba: ¿cómo puede ocurrir esto si con los mandos de la Ertzaintza se negocia y aprueba el calendario de carreras para toda la temporada y los organizadores entregan la documentación 40 días antes de la celebración? Si no ha habido ninguna catástrofe, ni grandes atascos u otras causas que impidan cumplir con el compromiso adquirido, ¿por qué no están?
La temporada acaba de empezar y ya van tres carreras a las que la Ertzaintza no acude (Getxo, Elorrio y Santurtzi) y tienen que ser suspendidas. Y a uno le fastidia escuchar dentro del cabreo generalizado, que «esto en otro sitio no pasa», «deberíamos cortar las calles y carreteras nosotros y ya verás como aparecen dotaciones de efectivos...», etc. Y es que hay varias formas de ir matando este duro pero bello deporte que es el ciclismo.
Miguel Mata - Presidente S.C. Iru-Herri (Sestao)
Barañain como excusa
Hace unos días en la localidad navarra de Barañain dieron fuego a una ferretería propiedad de un concejal de UPN. Yo no sé quien ha sido, pero sí sé que la gente de UPN y la derecha en general tiene más miedo al alto el fuego que a las acciones armadas de la organización y que con hechos como los de Barañain tienen la excusa perfecta para cuestionar la tregua. Si la voluntad de ETA de impulsar un proceso democrático es real, ¿quién ha quemado la ferretería?, todos sabemos que la derecha española está en contra de un posible diálogo con ETA pero, ¿y si hubiese gente que en vez de negarse políticamente a la negociación torpedeasen el proceso quemando sus propias ferreterías? Porque no olvidemos que la plataforma abertzale local y la propia Batasuna han condenado el atentado...
En fin, veremos qué ocurre, el paso del tiempo colocará a cada uno en su sitio.
Arkaitz Mendia - Donostia
|