GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-04-27
Martin Aranburu Karrera - Politologoa
Erne gero!

ETA erakundeak su-etena iragarri zuenetik idazten dudan lehendabiziko artikulua da honakoa. Pozak eta itxaropenak alde batera utzita bake prozesuaz aritu nahi dut, orain arte ikusi ditugun gertaera politiko batzuen inguruan iritzia emanez.

Harritzekoa da estatalismotik gertu dauden eragile batzuen jarrera. Izan ere, ETAren jarduera armatua aktiboa zen bitartean, elkarrizketa politikoa gertatu ahal izateko ezinbesteko eskenatokia egon ahal izateko, elkarrizketan parte hartu beharko duten eragileek estortsio, presio edo jazarpenik ez jasotzea diskutitu ezinezko baldintza zen. Ezinezkotzat jotzen zen elkarrizketa izatea baldintzak betetzen ez baziren. Nik horren kontra ezer ez. Ados nago, are eta gehiago, agertoki hori lortu ahal izateko urratsak egin behar zirela pentsatzen zuenetakoa izan naiz. Halere, baldintzek aldebikoak behar dute izan, eta ondorioz, ETAri baldintza hori eskatzen zieten estatalismo inguruko eragileek analisi berdin-berdina egin behar lukete oraingoan, hots, beharreko eskenatokiak eta ezinbesteko urratsak defendatuz eta aldarrikatuz. Presioa, estortsioa eta jazarpena. Onartu ezinezko terminoak mahai politiko erresolutibo baten hankak izateko. Hortxe diraute ba. Hirurak. Atxilotuak eta torturatuak egonik, baldintzak eskatzen zituzten horiek berdin-berdin eskatu beharko lituzkete orain ere baldintzak, neurri kualitatibo berdinean oztopatzen baitute elkarrizketa.

Estortsio eskutitzak eta kale borroka ere egon dira Euskal Herrian. Erne gero! Inolako zalantzarik gabe, prozesu honek izan dezakeen arriskuetako bat gerra zikina da: ETAren eta ETAren analisiarekin bat egiten dutenen bizkarrean jarri nahi diren ekintzak, mahaiko gainontzeko aktoreak aulkietatik altxa eta mahaia orain arte bezalaxe utz dezaten: hutsik. Ez dezagun gure burua engainatu. Gatazka konpontzea ez zaio mundu guztiari komeni, eta kontra dauden horiek ahal dituztenak eta bi egingo dituzte prozesua oztopatzeko eta ahal badute, geldiarazteko. Mahaiko eragileen arteko komunikazioek azkarrak, fidagarriak eta konstanteak izan beharko dute ekintza eta urratsen inguruko informazio zuzena jakina izan dadin, informazio okerrak itzulerarik gabeko erabakien oinarrietan baitaude askotan.

Bada bestelako arrisku bat. Bake eta normalizazio prozesua desmilitarizazio prozesu bilakatu dadin. Espainiak eta Frantziak ezin dute ahaztu gatazkaren natura, erroetara joan behar dutela; ez, aldiz, gatazka horren espresioetako bat den ETAren amaiera negoziatzera. Ezinbestekoa da estatuek oso presente izan dezatela herri honen negoziazio grinaren helburua zein den. Egin behar hori ez dagokie alderdiei soilik, herriak sortu eta mantendutako presioa eragingarriagoa izango baita. ETAren su-etenarekin hemen ez da ezer konpondu. Konponketa gertuago dago, baina ez da ezer konpondu. -


Martin Aranburu Karrera - Politologoa - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zaindariak behar bezala omentzeko eguna bertan da
Euskal Herria
Voces por la solución desde Gernika
Euskal Herria
Lakua presenta un catálogo de iniciativas para la convivencia
Ekonomia
Sanz atribuye a «CCOO, ELA y LAB» y a «la mano negra abertzale» la situación de VW
Mundua
La Comisión de Verificación confirma que el IRA ha reducido su capacidad militar
Mundua
La guerrilla maoísta decreta un alto el fuego en Nepal
Kirolak
El Barcelona hizo bueno el marcador de la ida y se medirá al Arsenal en la final
Euskal Herria
Procesados constatan el «desgaste físico y síquico» del sumario 18/98
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea