GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-27
Eztabaida bultzatzeko, Euskal Unibertsoa jasoko du NUPek
Euskal Herriak Bere Eskolak Euskal Unibertsoa izeneko ekimena antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoan, datorren maiatzaren 4rako. Bertan, hainbat hitzaldi eta mahai inguru egingo dute Euskal Unibertsitaterantz eman beharreko pausoak zehazteko abiatu behar den eztabaida bultzatzeko helburuarekin.

IRUÑEA

Aurtengo Euskal Unibertsoaren edizioak Euskal Herriak bere unibertsitate esparrua zehazteko «eztabaida demokra- tikoa» behar duela, eta esparru hori definitzeko, abiapuntuak «Euskal Herriaren behar sozial, ekonomiko eta kulturalak» izan behar duela adierazteko helburu bikoitza du, Euskal Herriak Bere Eskolako kideek atzo adierazi zutenez.

Datorren maiatzaren 4 osoa iraungo duen ekitaldi hori atzo aurkeztu zuten NUPen bertan, eta bigarren edizio horrek ere iazkoak izandako erantzun ona izatea nahi dutela agertu zuten. Bertan, «NUPeko ikasgaiak aintzat hartuz», hainbat eztabaida, mintzaldi eta azalpen antolatu dituzte bost gunetan banatuta.

Eztabaida integrala

Ekitaldi horien guztien helburu nagusia, esan zutenez, Euskal Herriko unibertsitate esparruan gertatu beharreko aldaketen gaineko eztabaida integrala bultzatzea da. Gainera, prozesu horrek nolakoa izan behar duen ere zehaztu zuten EHBEko kideek. Hezkuntza komunitateak eta euskal gizarteak parte hartuta eta gidatuta egin beharreko prozesua izan behar duela baieztatu zuten.

Eztabaida hori irekia izango den arren, EHBEk jakinarazi zuen badela egin beharreko aldaketa «nagusi» eta «oso argi» bat: «Unibertsitate eredu berri bat sortzea, hots, Euskal Unibertsitatea sortzea». Hark, kideen arabera, hiru ezaugarri hauek izan behar ditu: unibertsitate euskalduna, nazionala eta herritarra izatea.

Azkenik, 9.30etik aurrera egingo dituzten ekintzetan parte hartzeko eta «Euskal Unibetsitatearen egitasmoa egun batez praktikan jartzeko» deia egin zuen EHBEk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Zaindariak behar bezala omentzeko eguna bertan da
Euskal Herria
Voces por la solución desde Gernika
Euskal Herria
Lakua presenta un catálogo de iniciativas para la convivencia
Ekonomia
Sanz atribuye a «CCOO, ELA y LAB» y a «la mano negra abertzale» la situación de VW
Mundua
La Comisión de Verificación confirma que el IRA ha reducido su capacidad militar
Mundua
La guerrilla maoísta decreta un alto el fuego en Nepal
Kirolak
El Barcelona hizo bueno el marcador de la ida y se medirá al Arsenal en la final
Euskal Herria
Procesados constatan el «desgaste físico y síquico» del sumario 18/98
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea